Sallobente - ermuaran auzoaSallobente-Ermuaran auzoa oso ezaguna da. Auzo hau da baserri gehien dituena, 63 guztira. Herritar asko eta asko joaten da bertaraino pasiaran. Hiru kilometro inguru daude, eta bidea laua eta oso atsegina da. Bidearen ondoan errekasto bat dago.

Sallobente-Ermuaran auzoan ermita, bolatokia, frontoia, taberna, elkartea, aparkalekua eta haurrentzako parkea daude. 1989an, kasualitatez aurkitu ziren Sallobenteko ermitako Erdi Aroko margoak. Izan ere, ermita berreraiki behar zela-eta zenbait konponketa egiteko erretaula eraman zutenean, konturatu ziren azpian balio izugarria zuten margoak zeudela. Pintura neoklasikoak, errenazimendu garaikoak eta gotikoak daude.

Sallobente-Ermuaran auzoan Arostegi palazioa dago. Palazioa hormaz inguratuta dago eta bertan ikus daitezke jauregia, plaza txiki bat, iturria, garbitokia eta baserria. Arostegi palazioari buruzko agiririk zaharrenak 1451 urtekoak dira. Bertako Francisco Antonio Arostegi 1831, 1838 eta 1840 urteetan Elgoibarko alkate izan zen.