1990 urte garrantzitsua izan zen hezkuntza arloarentzako espainiar estatuan. Urrian LOGSE legea argitaratu baitzen (Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea). Lege honen II. Tituluko 1. atalean heziketa artistikoak eta zehazkiago musika irakaskuntza arautzen da.

Erreforma honek ematen zuen aukera aprobetxatuz, eta Eusko Jaurlaritzaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa departamentuaren ekimenez Atonomia Erkidegoko musika hezkuntza arloak 1992an bukatu zen eztabaida hasi zuen:

  • Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean ondorengo araudiak argitaratu ziren:
    • Urriaren 27ko 28/92 Dekretua, zeinen bidez oinarrizko maila eta maila ertaineko musika irakaskuntzen kurrikulua arautzen den, eta baita maila horietarako sarrera ere.
    • Urriaren 27ko 289/92 Dekretua, zeinen bidez arautu gabeko musika irakasteko eskolak sortuko diren eta beraien funtzionamendua arautuko den.
  •  Udal kontserbatorio gehienak Musika Eskola bilakatzea.

Egoera berri honek Autonomia Erkidegoko musika irakaskuntzaren egiturara aldaketa handiak ekarri zituen Euskadiko musika ikasketak egiten dituzten ikaslerik gehienak Musika Eskoletan egingo baitituzte beraien ikasketak. 2000-2001 ikasturtean esate baterako Musika Eskolak musika ikasleen %90.1 batzen zuten.