Nork osatzen duen

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean erregistratu eta udal finantzaketa duten 55 ikastetxeetatik 52 ordezkatzen ditu.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea ondorengo eskolek osatzen dute:

Araba: "Vedruna" Musika Eskola (Gasteiz), "Udaberria" Musika Eskola (Gasteiz), "Luis Aramburu" Musika Eskola (Gasteiz), Amurrioko Musika Eskola (Amurrio), "Urkabustaiz" Musika Eskola (Izarra), "Asparrena" Musika Eskola (Araia).

Bizkaia: "Andres Isasi" Udal Musika Eskola (Getxo), Santurtziko Musika Eskola (Santurtzi), "Jesus Arambarri" Musika Eskola (Bilbao), "Unanue'tar Pedro Mari" Musika Eskola (Ondarroa), "Maximo Moreno" Musika Eskola (Galdakao), Arratiako Musika Eskola (Arratia), "Victor Miranda Zuazua" Musika Eskola (Sestao), "Jose Antonio Egia" Musika Eskola (Bermeo), Erandioko Musika Eskola (Erandio), "Santos Intxausti" Musika Eskola (Mungia), "Segundo Olaeta" Musika Eskola (Gernika), "Alboka" Musika Eskola (Ermua), "Bartolome Ertzilla" Musika Eskola (Durango), "Leioa" Musika Eskola (Leioa), "Portugaleteko" Musika Eskola (Portugalete).

Gipuzkoa: Donostiako Musika Eskola (Donostia), "Inazio Bereziartua" Musika Eskola (Elgoibar), Pasaia Musikal (Pasaia), "Tomas Garbizu" Musika Eskola (Lezo), "Juan Bautista Gisasola" Musika Eskola (Eibar), Deba Musikal (Deba), Lasarteko Musika Eskola (Lasarte), Orioko Musika Eskola (Orio), Arrasate Musikal (Arrasate), "Bizkargi" Musika Eskola (Azkoitia), Bergarako Musika Eskola (Bergara), "Secundino Esnaola" Musika Eskola (Urretxu-Zumarraga), "Zumarte" Musika Eskola (Usurbil), Eskoriatzako Musika Eskola (Eskoriatza), "Zurriola" Musika Eskola (Donostia), Oñatiko Musika Eskola (Oñati), Soraluzeko Musila Eskola (Soraluze), "Leizarra" Musika Eskola (Aretxabaleta), "Mintzaira" Hondarribiko Musika Eskola (Hondarribia), Andoaingo Musika Eskola (Andoain), "Legazpi" Musika Eskola (Legazpia), "Irungo Udal Musika Eskola" (Irun), "Loinatz" Musika Eskola (Beasain), Ordiziako Musika Eskola (Ordizia), "Juan de Antxieta" Musika Eskola (Azpeitia), Motrikuko Udal Musika Eskola (Motriku), "Norberto Almandoz" Musika Eskola (Astigarraga), Hernani Musika Eskola (Hernani) Zegama Musika Eskola (Zegama), "Loatzo" Musika Eskola (Ibarra), "Ertxiña" Musika Eskola (Zestoa).

Sorrera eta sendotze fasea

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea 1994ko abenduan sortu zen Autonomia Elkartean musika irakaskuntzan motor, bultzatzaile eta dinamizatzaile izateko helburuarekin. Elkarte hau udalen menpe sortutako hainbat hezkuntza zentroren kezkak batzeko gune gisa sortu zen.

Hasiera batean 24 kide inguru ziren eta gaur egun, esan bezala 52 ikastetxek osatzen dute.

Jarduerak

Gure lana zertan oinarritzen den:

  • Musika Eskolen azpiegiturak garatzen lagundu.
    • Musika eskolentzako ikasleen kudeaketarako informatikako aplikazio bat prestatu.
    • Materiala argitaratu. Elkartea argitaletxe gisa antolatu hainbat lan argitaratzeko, besteak beste 2. mailarako instrumentuentzako partiturak sortzeko lehiaketatik sortutako partiturak.
    • Eskolentzako dirulaguntza.
  • Musika Eskoletako pertsonen profesionaltasunaren garapena
    • Irakasleen formaziorako laguntza (Ekitaldi pedagogikoak)
    • Irakasleentzako jardunaldiak (espezialiatearen araberako jardunaldiak)
    • Musika Eskoletako zuzendarien arteko bilerak.
  • Musika Eskoletako ikasleen arteko musika jardunaldiak bultzatu.
    • Ikasle taldeak sortu eta beraien aldeko apostua: Korua, Orkestra.
    • Proiektu zehatzetarako akordeoi eta txistu taldeak sortu.
    • Musika gaitzat duten kolonia edo udalekuak antolatu.
    • Musikaldiaren jarraipena VII. Edizioz.
  • Elkartearen beraren komunikazioa eta irudiari buruzko lana
    • Zortziko aldizkaria (elkartearen jarduerak jasotzen dituen elementu idatzi eta grafikoa)
    • Web orria (www.ehme.net)
  • Erakundeekin hartu emanak mantendu laguntzeko helburua hartuz oinarritzat eta baita elkartearen beraren esperientzia eta errealitatean oinarrituz
    • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin.
    • Euskadiko musika Kontseiluko aholkulari gisa.
    • Euskadiko Goi Mailako Musika patronatuko kide gisa.
    • Gemid-eko kide gisa (Espainiar estatuko Musika Eskola ezberdinak federatzen dituen elkartea) lehendakaritza postuan.
    • Musika hezkuntza eta kultura bultzatzen duten erakundeekin (lehengo ISME), Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Musika Hamabostaldia etab.
  • Gure jarduerari buruzko datuak lortu eta beraien azterketa egiteko etengabeko ahalegina, gure eguneroko lana hobetzen laguntzeko.