Udal Kirol Patronatuen logotipoaHarremanetarako:

Olaizaga kiroldegia, Azkue (San Roke) 1. 20870 ELGOIBAR
Tfnoa.: 943 744415 Faxa: 943 743754
Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Udal Kirol Patronatuaren Zuzendaritza Batzordea:

Batzordeburua:Gorka Garaizabal Aguirregomezcorta
Batzordeburu-ordea: Iosu Arraiz Aramburu
Batzordekideak: Maialen Gurrutxaga Uranga, Unai Arizmendiarrieta García, Ioseba Arrizabalaga Mendikute, Jon Peli Uriguen Ansola, Joseba Osoro Iturbe, Mireia Isasmendi Aizpiri, Fernando Suárez Varela.

Osaera:

Arloburua: Gorka Garaizabal
Zuzendaria: Ramón Mujika
Idazkaria: Esther Lizarriturri

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Elgoibarko Udal Kirol Zerbitzua 1991 urtean sortu zen, elgoibartar guztiek kirola egiteko dituzten aukerak bultzatzeko asmotan. 1996an, udal zerbitzu hori autonomiadun erakunde bilakatu zen. Horri esker, arintasun eta aukera aniztasun handiagoa eman zaio udalerriko kirol gestioari. Azken hamarkada honetan, Udalak lan egin du helburu horiek lor daitezen. Ildo horretatik, kalitatezko azpiegitura eta kirol jarduera berriak sortu dira herrian, kirol-elkartegintza bultzatu da, eta Eskola Kirola koordinatzeko lana egin da. Gaur egun, Udal Kirol Patronatuak kalitatezko azpiegiturak eta zerbitzuak ditu, kirol-jarduera eskaintza handi hori burutu ahal izateko. 3.550 abonatu ditugu. Urtean zehar, gure instalazioak 100.000 aldiz baino gehiago erabiltzen dira. Gure urteroko aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da, eta autofinantzazioa %60 baino handiagoa. 18 kirol elkarte daude Elgoibarren eta 300 umek eman dute izena Eskola Kirola delako programan. Hori gogoan izanik, konturatu ahal izango gara zer nolako pisua hartu duen erakunde honek 11.589 biztanle (2015-01-01an) dituen herri batean.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Olaizaga Kiroldegia:Estalitako igerilekuak, erabilera anitzeko kantxa, 2 gimnasio, squash-a, rokodromoa, frontoi txikia, muskulazio gela, saunak, solarium-a, kafetegia eta jatetxea, arte martzialetarako gimnasioa, aldagelak, harmailak.
  • Mintxeta Kirol Instalazioak: atletismo pista, belar artifizialdun 2 futbol zelai, 2 tenis pista eta 2 padel pista, harmailak, aldagelak, gimnasioa, muskulazio gela, spinning gela, aire libreko igerilekuak, solarium-a, kirol pista balioanitza, taberna.
  • MEI-IMH Kiroldegia: kirol anitzetarako kantxa, muskulazio-gela, kantxen alokairua, aldagelak, komunak, biltegia, armailak
  • Ikastolako frontoia