Europako Kirolaren Herria

  • Irekita Aste Santuko XI. Kirol kanpusean izena emateko epea

    Aste Santuko Kirol Kanpusa

    Hamaikagarren urtez jarraian, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Aste Santuko Kirol Kanpusa jarri du martxan.

    Ekimena apirilaren 15ean hasi eta 26an bukatuko da (9:30-12:30) eta guztira 7 egunetan zehar gauzatuko da, besteak beste: apirilak 15, 16,  17, 23, 24, 25 eta 26. Kanpusean 2007 eta 2012 urte  bitartean (biak barne) jaiotako umeek parte hartu dezakete. Umeek Mintxetako instalazioak (atletismo, tenis eta padel pistak eta futbol zelaia) eta Olaizagako eta IMH kiroldegietako kantxak erabiliko dituzte.

    Interesa dutenek apirilaren 5a baino leheneman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian. Prezioari dagokionez, Patronatuko bazkideek 44 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 49 euro.
  • Jubenil mailako Futbol Txapelketa, irudietan

    Parte-hartzaileak

    Jubenil mailako Futbol Txapelketa

  • Maiatzaren 28an, solasaldia Vicente del Bosque eta Jesus Mari Zamorarekin

    Coloquio del Bosque Zamora
    Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Elgoibarko Europako Kirolaren Herria 2019 izendapena ospatzeko garatzen ari den programazioaren baitan solasaldi interesgarri bat antolatu du maiatzaren 28rako. Herriko Antzokian izango da, 19:00etan, eta bertan Vicente Del Bosque eta Jesus Mari Zamora izango dira, biek izandako esperientzien bitartez Kirolaren Balioen inguruan solasteko. Ikusleek ere parte hartu ahal izango dute Vicenteri eta Jesus Mariri galderak eginez.
     
  • Maiatzaren 2an irekiko da Elgoibarko Udako Kirol Kanpusean izena emateko epea

    IAZKO KANPUSA

    Maiatzaren 2an urtero Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Udako Kirol Kanpusean parte hartzeko izena emateko epea irekiko da. Interesa dutenek ekainaren 7ra arte eman ahal izango dute izena Olaizaga kiroldegian.

    Kanpusa ekainaren 24tik uztailaren 19ra egingo da, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etik 12:30era, Olaizaga eta IMH kiroldegi, Mintxetako kirol instalazio, Ikastolako Frontoia eta herriko beste hainbat guneetan.

    Kirol kanpusean  2008 eta 2012 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute eta Goi Mailako Kirol Udalekuetan, aldiz, 2004-2007 urteen bitartean jaiotako gazteek. Azken honetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute.

    Patronatuak 10 urtez jarraian antolatzen duen kanpus honetan kirol desberdinak egiten dira, besteak beste: ur jolasak, atletismoa, BTT, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, buzeoa, patinajea, etab. Hori dela eta, ekimenak urtero harrera oso ona izaten du, izan ere, iaz 300 haur eta gaztek hartu zuten parte. Prezioari dagokionez, Patronatuko bazkideek 102 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 112 euro.

  • Martxan da Elgoibarko 2020ko egutegirako argazki lehiaketa

    2019ko egutegiaren azala

    • Elgoibar “Europako Kirolaren Herria 2019” izendatu dutela aprobetxatuz, aurtengo lanon gaia “Kirola Elgoibarren” izango da. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenez gain, herriko kirol klubetako partaideek ere, herrikoek zein kanpokoek, lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da.
    • Argazkiak aurkezteko azken eguna 2019ko urriaren 9a izango da, Kultur Etxean edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.
    • Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. 
    • Oinarriak (PDF)

     

  • Nerea Artetxek irabazi du "Juan Mugertza Nazioarteko Krosa" Instagram lehiaketa

    Argazki irabazlea
    Nerea Artetxek aurkeztutako argazki batek irabazi du Elgoibarko Gaztelekuak Mugertza Krosari buruz antolatu duen Instagram Lehiaketa. Aurkeztutako argazki guztiak Gaztelekuan jarri dira ikusgai, eta boto gehien lortzen dituenak lortuko du Publikoaren Saria.
     
    Elgoibarko Gaztelekuak, 2001 eta 2006 urteen artean jaiotako nerabeei zuzendutako Juan Mugertza Nazioarteko Krosaren Bigarren Instagram Lehiaketa antolatu du aurten eta guztira 51 argazki aurkeztu dira sare sozial honen bidez Elgoibarko Gaztelekuak duen @elgoibarkogaztelekua profilean. 
     
    Lehen saria Nerea Artetxek irabazi du eta 150 euroko saria jasoko du. Lehiaketara aurkeztutako beste argazki guztiak Publikoaren Saria erabakitzeko ikusgai daude Gaztelekuko topagunean. Otsailaren 1era arte, 13 eta 18 urte bitarteko nerabeek beraien argazki gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Boto gehien eskuratzen dituen argazkiak 100 euroko saria jasoko du eta otsailaren 1ean bertan egingo da boto kontaketa arratsaldeko 20:00ean. 
  • Oinarrizko Bizi Euskarria tailerra, martxoaren 22an Olaizaga Kiroldegian

    soportevital

    Urbizi Urazpiko Elkarteak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Oinarrizko Bizi Euskarria tailerra antolatu dute martxoaren 22an, Olaizaga Kiroldegian, 18:30etatik 20:30etara. Izen-emateak Olaizaga Kiroldegian egin behar dira. Patronatuko bazkideentzako ikastaroa doan izango da eta bazkide ez direnek 10 euro ordaindu beharko dute. Hala ere, tailerrean parte hartu duten ziurtagiria nahi izanez gero, bazkide eta bazkide ez direnek 45 euro ordaindu beharko dute. 
  • Ostiralean inauguratuko da "TRANSports Erakusketa" Olaizagan

    Ostiral honetan, martxoak 29, arratsaldeko 18:30etan, Olaizaga Kiroldegiko tabernan “TRANSports Erakusketa” inauguratuko da. Elgoibarko hainbat klubetako ordezkariekin batera, Elgoibarko Alkatea,  Ane Beitia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Zuzendaria den Mari Jose Telleria egongo dira besteak beste.
     
    “TRANSports Erakusketa Pirineoen bi aldetara dauden lau lurralde hauetako  artxiboen arteko elkarlanaren ondorioa da: Gipuzkoa, Huesca, Nafarroa  eta Pirinio Atlantikoak.
     
    Artxibo hauetan guztietan kontserbatutako  iturri dokumentalen balioa nabarmentzea xede duen lankidetza inoiz ikusi  gabea: Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo  Historikoa, Huescako Diputazio Probintzialeko Artxiboa, Huescako  Diputazio Probintzialeko Fototeka, Huescako Artxibo Historiko  Probintziala, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia eta Pirinio  Atlantikoetako departamentuetako artxiboak.
     
    XIX. mendetik XX. mendera igarotzean, zenbait garraiobide kirol bilakatu  ziren eta bilakaera horren narrazioa da proiektu honen hari gidaria.  Fenomeno hori gertatu zen giza trakzioa esfortzu fisiko baloratzeari  ekin zitzaionean, kirol erronkarako bide eman zezakeela ikusi zenean.  Kirol desberdinen (atletismoa, abiazioa, automobila, arrauna, eskia,  zaldiketa, mendizaletasuna eta txirrindularitza) hasiera nola izan zen  jasotzen du erakusketa honek.
    Pasa den asteartera arte Baionan egon da erakusketa hau eta Elgoibarren izango  dugu ikusgai lehen aldiz Gipuzkoan. Huescara eta Nafarroara ere joango da Elgoibartik pasa eta gero.
     
     
  • Udalak "2019ko Kirolaren Europako Hiri" hautagaitzarako Elgoibarko kirol-talde eta elkarteen lanaren garrantzia goraipatu du

    Ane Beitia, Elgoibarko Alkatea; Gorka Garaizabal, Kirol Zinegotzia; Iosu Arraiz, Hirigintzako Zinegotzia eta Ramon Mugica, Udal kirol Patronatuko Zuzendaria, herriko kirol klubekin eta Eskola Kiroleko ikastetxeetako arduradunekin

    Atzo Ane Beitia, Elgoibarko Alkatea; Gorka Garaizabal, Kirol Zinegotzia; Iosu Arraiz, Hirigintzako Zinegotzia eta Ramon Mugica, Udal kirol Patronatuko Zuzendaria, herriko kirol klubekin eta Eskola Kiroleko ikastetxeetako arduradunekin elkartu ziren Elgoibarko Udaleko pleno aretoan "2019ko Kirolaren Europako Hiri"sarirako Elgoibarko hautagaitza dela  eta. Bileraren helburua, nagusiki, urte askotan zehar, herriko kirol-talde eta elkarteek egindako esfortzu eta lanak hautagaitza honetan izan duen garrantzia azaltzea izan da.

    "Kirolaren Europako Hiri" saria Kirolaren Europako Hiriburua Elkarteak urtero ematen duen saria da eta beste batzuen artean, kirolaren balio unibertsalak udalerrietan sustatzea du helburu. ACES-Europek, azaroaren erdian emango du ezagutzera bere erabakia eta sari-banaketako gala, abenduaren hasieran ospatuko da Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan.
     
  • XIV. Kirol Argazkien Lehiaketan eta nerabeentzako instagram Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

    Argazki sariatua 2018ko lehiaketan

    • Elgoibarko Udalak eta Ongarri Argazkilari elkarteak lankidetzan antolatutako edizio berria nobedadeekin dator. Aurten, Elgoibarko Gaztelekuaren laguntzarekin, nerabeentzako Instagram lehiaketa bat egingo da.
    • Parte hartzaile bakoitzak, paperean egindako argazkien modalitatean, gehienez 4 argazki aurkeztu ditzake Olaizaga Kiroldegian eta Instagram lehiaketaren kasuan, kirolaren inguruko argazki bat igo beharko dute. Bi kasuetan, uztailaren 19a baino lehen.
    • Guztira 1.450 euro banatuko dira bi modalitateetarako desberdindutako maila guztien artean.
    • Oinarriak(PDF)