Europako Kirolaren Herria

  • krosa

     

  • 60+ taldekoak Elgoibar Eurpear kirol hiriakin bat
     
    Elgoibarko Udalak bultzatutako eta Unai Arrietak gidatutako 60 + programak, bat egin du “Elgoibar Kirolaren Europako Herria 2019” sariarekin.

    Programa honen xedea, jarduera fisikoaren eta garapen pertsonalaren bidez, zahartze aktiborako bizimodu osasuntsuak sustatzea da, funtzio emozionalak, motibazionalak eta sozialak hobetzen dituzten estrategiak erabilita.

    Jarduera honetan 60 urtetik gorako 70 pertsonak parte hartzen dute, eta astearte eta ostegunetan izaten da Mintxetako instalazioetan, IMH kiroldegian eta Kultur Etxean.
  • Kirol hiriaren egiataruaren aurkezpena

    Gaur goizean Elgoibarko Udaletxeko Pleno Aretoak beregain hartu du “Elgoibar Europako Kirolaren Herria 2019” izendapena dela eta, Udal Kirol Patronatuak eta herriko kirol klub, ikastetxe, elkarte eta Udal Musika Bandak 2019rako antolatu dituzten jardueren programazioaren aurkezpena.

  • euskadiko koparen kartela

    Asteburu honetan, martxoak 23 eta 24, Eskubaloiko Euskadi Kopa ospatuko da Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian zeinetan Aiala Zarautz, Kukullaga-Etxebarri, Super Amara Bera-Bera eta Zuazo emakumezkoen taldeek parte hartuko duten.

    Martxoaren 23an, larunbata, norgehiagoka 17:45ean hasiko da Zuazo eta Aiala Zarautz Z.K.E taldeekin eta partida bukatuta, 19:30ak aldera, Super Amara Bera Bera eta Kukullaga-Etxebarri taldeek jokatuko dute. Finala, bestalde, martxoaren 24an, igandea ospatuko da, 10:30etik aurrera. Lehiaketa streaming bidez emitituko da Euskal Eskubaloi Federazioaren web orrialdearen bidez: www.fvascabm.com. Sarrerek 2€-ko prezioa izango dute 8 eta 14 urteen arteko gazteentzako eta 5€-koa nagusientzako.

    euskadiko koparen aurkezpena udaletxean
    euskadiko koparen aurkezpena

    Gaur goizean bertan beste batzuen artean, Ane Beitia alkateak, Gorka Garaizabal Kirola zinegotziak, Ernesto Rodríguez Sanlo Eskubaloi Taldeko zuzendariordeak eta José Manuel Ruiz de Cenzano Euskadiko Eskubaloi Federazioko lehendakariak kirol hitzorduaren xehetasun guztiak aurkeztu dituzte udaletxeko pleno aretoan. Eskubaloiko Euskadi Kopa Elgoibarko Udala, Sanlo Eskubaloi Taldea, Euskadiko Eskubaloi Federazioa, Basque Team, Rasán, Lasshoa eta Viña Pomalek antolatu eta laguntzen dute.

  • 2019-03-07

     

  • europeantown

    • ACES-Europeko ordezkariek positiboki baloratu dute Elgoibarko hautagaitza. Garaikurra lortzeko eskatzen diren irizpide guztiak betetzen dituela adierazi dute eta herriko kirol-planifikazioa goraipatu dute.
    • Azaroaren erdian emango da ezagutzera erabakia. Sari-banaketako gala, abenduaren hasieran ospatuko da Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan.

    ACES-Europe, Europako kirol hiriak izendatzen dituen erakundeko ordezkariak egun hauetan Elgoibar bisitatu dute, udalerria “2019ko Europako Kirol Hiri” izendatzeko hautagaitza ebaluatzeko.

    Atzo, ebaluazio batzordea herriko kirol instalazio eta azpiegiturak ikusten aritu zen, Elgoibarrek “Europako Kirol Hiri” izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituen edo ez frogatzeko. Era berean, gaur goizean, Gorka Garaizabal Kirol zinegotziak, gobernu taldeko beste kide batzuekin batera, Elgoibarko hautagaitza defendatu dute Elgoibar “2019ko Europako Kirol Hiri” izateko arrazoi nagusienak zeintzuk diren argudiatuz.

    Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan, “zalantza gabe, izendapen hau sari handi bat izango litzateke guretzat, urte askotan zehar, bai Udalak, bai herriko kirol-talde eta elkarteek egindako esfortzu eta lana aitortzen duen saria izango litzateke. Guztion artean Elgoibar udalerri erreferente ari gara bihurtzen kirolari dagokionez”.

    Bestalde, ACES-Europeko delegazioa osatzen duten hiru ordezkariek, Lukas Vorel, Javier Rodrigo eta Jose Manuel Lambeak, hautagaitzaren balorazio baikorra egin dute. Rodrigoren esanetan, “Elgoibarrek, erakundeak eskatzen dituen irizpide guztiak betetzen ditu eta kirol planifikazio egitarua dauka, maila guztietan, eskola kirolean, udal jardueretan.... hala ere, beste lau hautagai daude aztertu behar direnak, Jaca, Torrijoz, Vejer de la Frontera eta Cangas del Narcea, baina sentsazioak oso positiboak izan dira Elgoibarren”.

     

  • europeantown

    • Gian Francesco Lupatelli ACES Europako presidenteak gutun bat bidali dio Udalari izendapena jakinarazteko.
    • ACES Europak Elgoibarko kirol azpiegituren eskaintza eta kalitatea nabarmendu ditu, kirol ekitaldiak antolatzeko gaitasunarekin batera.
    • Ane Beitia alkateak datorren abenduaren 4an Bruselan, Europar Parlamentuan ospatuko den sarien galan jasoko du garaikurra.

     

  • kirolaherria

    • Ane Beitia alkateak, udal zinegotzi eta Kirol Patronatuko ordezkariekin batera, Bruselako Europar Parlamentuan ospatu zen ACES Europako sarien galan jaso zuten izendapena aitortzen duen bandera.
    • ACES Europak Elgoibarko kirol azpiegituren eskaintza zabala eta kalitatea nabarmendu ditu, udalerriak kirol ekitaldiak antolatzeko duen gaitasunarekin batera.

     

  • Ane Beitia, Elgoibarko Alkatea; Gorka Garaizabal, Kirol Zinegotzia; Iosu Arraiz, Hirigintzako Zinegotzia eta Ramon Mugica, Udal kirol Patronatuko Zuzendaria, herriko kirol klubekin eta Eskola Kiroleko ikastetxeetako arduradunekin

    Atzo Ane Beitia, Elgoibarko Alkatea; Gorka Garaizabal, Kirol Zinegotzia; Iosu Arraiz, Hirigintzako Zinegotzia eta Ramon Mugica, Udal kirol Patronatuko Zuzendaria, herriko kirol klubekin eta Eskola Kiroleko ikastetxeetako arduradunekin elkartu ziren Elgoibarko Udaleko pleno aretoan "2019ko Kirolaren Europako Hiri"sarirako Elgoibarko hautagaitza dela  eta. Bileraren helburua, nagusiki, urte askotan zehar, herriko kirol-talde eta elkarteek egindako esfortzu eta lanak hautagaitza honetan izan duen garrantzia azaltzea izan da.

    "Kirolaren Europako Hiri" saria Kirolaren Europako Hiriburua Elkarteak urtero ematen duen saria da eta beste batzuen artean, kirolaren balio unibertsalak udalerrietan sustatzea du helburu. ACES-Europek, azaroaren erdian emango du ezagutzera bere erabakia eta sari-banaketako gala, abenduaren hasieran ospatuko da Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan.