Koronabirusa

  • Bertan behera geratu dira Elgoibarko udalekuak

    Umeak maskarekin aurtego udalekuetan

    Azken egunetan, Euskadin ematen ari diren COVID-19 kasuen hedatzea dela eta, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako aginduei jarraituz, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika taldeak antolatzen duten udako aisia eskaintza bertan behera uztea erabaki dute.
     
    Agindua jaso bezain laster, Udala, erabaki honek eragiten dien familiekin harremanetan jarri da, albistearen berri emateko. Gaztelekuko lan taldea ere gaur arratsaldean jarri da harremanetan nerabe eta familiekin.
  • Elgoibarko merkadilloa bihar jarriko da martxan

    merkadilloen postuen kokapen planoa

    • Ohiko salmenta postu guztiak egongo dira (18 guztira), eta horien artean tarte handiagoa mantenduko dute. Merkadilloak Lekueder parkea eta Aita Agirre plaza hartuko ditu, eta bertan aparkaleku gehigarriak kenduko dira.

     

  • Elgoibarrek ere 2020ko San Bartolome jaiak bertan behera uztea erabaki du

     Elgoibarko udal korporazioa osatzen duten talde politikoen eta jaien antolaketan parte hartzen duten elkarte, kolektibo eta eragileen ordezkoak Kalegoen plazan

    • Helburua elgoibartar guztien osasun publikoa bermatzea da, koronabirusaren krisiak eragindako ziurgabetasun eta osasun-murrizketen testuinguruan.
    • Erabakiak, Elgoibarko udal korporazioa osatzen duten talde politikoen zein jaien antolaketan parte hartzen duten elkarte, kolektibo eta eragileen babesa du.
    • Ekitaldi gutxi batzuk mantenduko dira, horietako batzuk sinbolikoak. Hiru erakusketa egingo dira: bata Eduardo Arrillagaren argazkiena, bestea erraldoi eta buruhandiena Aita Agirre kulturgunean eta hirugarrena Kirol Argazki Lehiaketarena Kultur Etxean; San Bartolome bezperan kanpai jotzea izango da herriko ermita guztietan; San Bartolome egunean, herriko dultzaineroen eta Elgoibarko Txistulari Bandaren Dianak izango dira eta meza nagusia egingo da; halaber, abuztuaren 23an eta 24an jokatuko diren pilota profesionaleko CaixaBank Masters Txapelketako bi partida daude programatuta.
  • Gaueko aisiako ordutegia 01:30 ordura mugatu du Osasun sailak Euskadi osoan

    Murga, Osasun Sailburua

    Egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, ostalaritzako establezimenduek (tabernak, jatetxeak, txokoak edo diskotekak) ezin izango dute irekita egon 01.30 ordutik aurrera, asteko egun guztietan. COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko Osasun Sailak lantzen jardundako azken Aginduan biltzen diren neurri nagusietako bat da, eta aste honetan sartuko da indarrean.

  • Herriko Antzokiak egungo osasun egoerara egokitu eta 190 pertsonako edukiera izango du

    Herriko Antzokia

    • Antzokiak 190 pertsonako aforoa izango du eta ikusleak “Damero” moduaren bitartez jarriko dira, zig zag egiten.
    • Urriaren 23an egingo den “Zaldi Urdina” ikuskizun eszenikoa ikusteko sarrerak salgai daude jada. Beti bezala Kutxabank bitartez edota leihatilan bertan.
    • Sarreren diru itzulpena egin zenean 9 pertsonek ez zuten beraien sarreragatik dirua berreskuratu, horiek, leihatilara hurbildu beharko dira eta dirua edota ikuskizunerako sarrera berri bat jasotzera.
  • Olaizaga kiroldegiko igerilekuak astelehenean irekiko ditu berriro bere ateak

    Igerilekua

    • Elgoibarko Udalak, instalazioa itxita egon den denbora aprobetxatu du igerilekuko aldagelak berritzeko. Guztira 80.000 euroko(BEZa barne)inbertsioa egin du.
    • Igerilekuaren erabilera segurtasun eta prebentzio neurriei egokitu behar izan da eta arau zehatz batzuk jarraitu beharko dira.
    • Salbuespen bezala, irekiera astelehenean egingo denez, erreserba larunbatean hartu ahal izango da.

     

  • “COVID-19” Euskal Merkataritza-Sektorerako eta Turismo Sektorerako laguntza programa

    koronab

    Eusko Jaurlaritzak dagoeneko argitaratu ditu Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 2020rako “COVID-19” laguntzak arautzen eta deitzen dituzten bi agindu, bai euskal merkataritza-sektoreari bai turismo-sektoreari (tabernak, hotelak, etab.) buruzkoak. Hauek dira aginduen estekak:

    • Merkataritza-sektorea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/covid-19-merkataritza/web01-tramite/eu/ 
    
    • Turismo-sektorea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/covtur/web01-tramite/eu/

    Zalantzaren bat izanez gero edo tramitatzen laguntzeko (merkataritza sektorea bakarrik), Eibarko Merkataritza Bulego Teknikoarekin ere jar zaitezke harremanetan, hark tramitatuko baititu laguntzak eskualdean. Interesa duten establezimenduek telefono zenbaki hauetara dei dezakete: 943 206 669 / 943 254 083

  • #ZainduMugitu, jarduera eta ariketa fisikoari buruz aholkatzeko kanpaina

    colcafyd logotipoa

    • COLCAFIDek #ZainduMugitu kanpaina jarri du abian herritarrei Kirol Heziketa Fisikoko profesionalak, alegia jarduera fisikoan eta ariketa fisikoan elkargokide diren profesionalak, eskura jartzeko asmoz, edozein herritarrek bere egoera eta ezaugarrietara egokitutako aholkularitza jasotzeko aukera izan dezan.
    • COLCAFIDek azpimarratzen du beharrezkoa dela tituludun eta elkargokide den profesional baten aholkularitza jarduera fisikoaren orientazio osasungarria eta egokia bermatzeko.
    • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Profesionalak eskatzen du nerabeei eta hirugarren adinekoei lehentasuna eman dakiela Gobernuak maiatzaren 2rako iragarritakoaren aurrean.
    • Gazteentzat eta gure adinekoentzat aire librean gutxienez ordubeteko jarduera fisikoa egiteak arlo fisiko eta psikologikorako duen garrantzia azpimarratu du.

     

  • 2020ko Guraso Foramkuntza saio guztiak irailean jarriko dira martxan berriro

    2020ko formakuntzaren kartela

  • 40 pertsona baino gehiago ari dira lanean boluntario gisa Elgoibarko Guztion Artean sarean

    korona

    • Sare honen bitartez Elgoibarko 12 familia ari dira laguntza jasotzen eta hurrengo asteotan ere jasoko dute, erosketa basikoak etxera eramateko, zaborra jaisteko, medikazioa botikan jaso eta etxera eramateko...
    • Gurutze Gorriko 14 pertsonez osatutako bolondres taldeaz gain, herriko beste 18 pertsonek eman dute izena sarean jarduteko. Zerbitzu osagarri gisa, Nagusilaneko bolondresek “Zilarrezko haria”telefonoaren bitartez bakarrik edo triste sentitzen diren adinekoei sostengua ematen jarraitzen dute.

  • 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako udako aisia eskaintza antolatu da Elgoibarren

    Umeak jolasten

    • Eskaintza bi hamabostalditan banatuko da, uztailaren 1etik 15era lehena eta 16tik 30era bigarrena.
    • Zabalik da, ekainaren 18ra arte, izena emateko aukera, lotura honetan

    COVID-19k sortutako osasun alarma dela eta, jende pilaketak saihestea eta segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa da gaitzaren hedapena gelditzeko. Hori dela eta, udako eskaintza ohi bezala antolatzea ezinezkoa da. Hala ere, haurren aisiarako eskubidea ahal den neurrian bermatzeko asmoz, 2008 eta 2014 urteen bitartean jaiotako (HH5 eta LH6) haurrentzako aisia eskaintza izango da Elgoibarren, moldaketa batzuekin.

     

  • ADI Programa-Laguntza psikologikoa konfinamenduan

    Adi programa

    Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimena da, konfinamendu- eta alarma-egoeraren eta horretara egokitzeko zailtasunen ondorioz ondoez emozionala areagotu zaien pertsonen laguntza psikologikoaren premiei erantzuteko, eta, ondorioz, aurretiko arazo psikologikoak sortu edo larriagotu dira.

  • Ane Beitia Alkatearen mezua

    Bihartik aurrera 14 urtetik beherako haurrak kalera irten ahal izango dira, pertsona heldu batek lagunduta, ordubetez eta etxetik kilometro bateko eremuan. Elgoibarko Udalak, guraso edo heldu laguntzaileei arduraz, erantzunkizunez jokatzeko deia luzatzen die. Errespetatu mesedez ezarritako neurriak guztion segurtasunerako.
     
     
     
     
  • Astelehenean eguneko zentroa aldi baterako itxiko da koronabirusa dela eta

    eguneko zentroa
     
    Gipuzkoako Forua Aldundiko Gizarte Politikako Departamenduaren aginduari jarraituz, COVIDarekin kutsatutakoen kopuruaren ugaritzea dela eta, Elgoibarko Eguneko Zentroa itxi eta zerbitzua bertan behera utziko da astelehenetik aurrera, agindu berririk eman arte. Elgoibarko Udala, Gizarte Ongizate sailaren bitartez, erabaki honek eragingo dien familiekin kontaktuan jarri da honen berri emateko.
  • Atzotik zabalik dira Elgoibarko gazteen lokalak

    Martxoaren erdialdean, koronabirusaren hedapena saihesteko asmoz, udal instalazioak eta bestelako espazio eta gune publiko eta pribatu ugari itxi egin behar izan ziren, horien artean gazteen lokalak.

    Deseskalatzea faseak aurrera egin duen heinean hasieran hartutako neurri zorrotzak malgutuz doaz eta hala, atzotik, Elgoibarko gazteek beraien lokalak erabiltzeko aukera dute.

    Udaltzaingoak kendu die zigilua lokalei, nolanahi ere, alarma egoera indarrean dirauen bitartean, arau jakin batzuk bete beharko dituzte. Elgoibarko Udala lokal hauek erabiltzen dituzten udalerriko gazteekin harremanetan jarri da bete beharreko arauak zeintzuk diren gogorarazteko.

    • Ordutegia: astelehenetik ostegunera: 10:00-22:00
    • Ostiral, larunbat eta jai bezperetan: 10:00-23:00
    • Igande eta jaiegunetan: 11:00-22:00
    • Aforoa: gehienez 15 lagun. Betiere lokalaren gehienezko aforoa ez badu gainditzen.
    • Maskaren erabilera derrigorrezkoa da.
    • Eserita egon behar da eta bi metroko distantzia mantentzen.
    • Adin txikoek beraiei dagozkien arauak bete behar dituzte.
    • Garbitasunerako eta desinfekziorako neurriak hartu behar dituzte.

    Edozein zalantza izanez gero, gazteak Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailarekin harremanetan jar daitezke, hurrengo bide hauen bidez:

    • Telefonoa: 943 74 10 50
    • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 
  • Aurtengo Trinitate Jaiak bereziak izango dira koronabirusa dela eta

    kultura bizi-bizixaren logotipoa

    • Ohiko hitzorduak bertan behera geratu dira baina udalaren webgunean aurreko edizioetako hainbat eduki bilduko dira: argazkiak, bideoak, artisauen webguneak eta produktuak erosteko aukera ere izango da.
    • Trinitate Egunean, ekainak 7, Udal Txistulari Taldearen Diana izango da goizeko 9:00etan, 10:30etan umeen danborrada balkoi eta leihoetatik (Danborra egiteko tutoriala) eta 11:30etan meza ospatuko da San Bartolome parrokian.
    • Ekainean, Kultur Etxeko sotoa eta hitzaldi gela erabilgai egongo dira baina segurtasun irizpide batzuk jarraitu beharko dira.
    • Gotzon Garate Udal Liburutegiak ere ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak, baina liburuak itzultzeko edo maileguan hartzeko bakarrik.
    • Egitaraua(PDF)
  • BANDOA: Koronabirusaren hedapena geldiarazteko neurriak

    BANDOA (pdf)

    Martxoaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitarau den 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, Alarma-estatuaren adierazpena jarri da indarrean hurrengo 15 egunetarako. Helburua COVID-19 Coronavirusaren hedapena saihestea da, osasun-sistema kolapsatzea eragin dezakeelako.

    Egoera horretarako ezarritako neurriek zuzenean eragiten diete herritarrei:

    EZIN DA KALERA IRTEN, horrelako egoeretan izan ezik:

    7. artikulua. Pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.

    Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, erabilera publikoko bideetatik soilik zirkulatu ahal izango dute pertsonek, honako jarduera hauek egiteko:

    Elikagaiak, sendagaiak eta lehen mailako produktuak erosteko.

    Osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimenduetara joateko.

    Lanlekura joateko, lan prestazioa, enpresa-lana edo profesionala burutzeko.

    Ohiko bizilekura itzultzeko.

    Mendekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, mendekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren pertsonak).

    Finantza-erakundeetara eta aseguru-etxeen bulegoetara joateko.

    Ezinbesteko egoerak edo beharrak kudeatzeko

    Aurrekoen tankerako beste edozein jardueratarako, banaka egiten bada, edo laguntza berezia behar duen pertsona bati laguntzeko egiten bada.

    Halaber, ibilgailu partikularrek erabilera publikoko bideetan zirkulatu ahal izango dute, aurreko paragrafoan aipatutako jarduerak egiteko edo gasolina-zerbitzuguneetan edo gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzeko.

    Nolanahi ere, lekualdaketetan osasun-agintariek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu beharko dira.

    Barne Arazoetako ministroak errepideak edo bide-zatiak zirkulazioari ixtea erabaki ahal izango du, osasun publikoa, segurtasuna edo zirkulazioaren arintasuna dela eta, edo arrazoi berberengatik ibilgailu jakin batzuen sarbidea murrizteko.

    ELGOIBARri dagokionez:

    ERAIKIN PUBLIKO GUZTIAK ITXITA EGONGO DIRA ALARMA-EGOERA ETA, HALA BADAGOKIO, HARTZEN DIREN LUZAPENAK INDARREAN DAUDEN BITARTEAN (LANGILEENTZAT IZAN EZIK).

    EKITALDI PUBLIKO GUZTIAK ETENGO DIRA ALARMA-EGOERA INDARREAN DAGOEN BITARTEAN, ETA, HALA BADAGOKIO, BAITA HARTZEN DIREN LUZAPENAK ERE, OSTEGUNETAKO MERKATUA ETA HILABETE AMAIERAKO AZOKA BARNE.

    JENDEARENTZAT IXTEN DIRA PARKEAK ETA KOMUN PUBLIKOAK, ALARMA-EGOERA ETA, HALA BADAGOKIO, HARTZEN DIREN LUZAPENAK INDARREAN DAUDEN BITARTEAN.

    HERRITARRENGANAKO ZUZENEKO ARRETA ETEN EGINGO DA UDALEAN, ETA LARRIALDIETARAKO ARRETA GUNEA BAINO EZ DA JARRIKO UDALTZAINGOAN.

    Administrazio-prozeduren epeak bertan behera geratuko dira Alarma egoeraren 15 eguneko epean.

    Alarma-egoeraren dekretua edo, hala badagokio, dekretu horren luzapenak bertan behera geratzen diren unean hasiko dira zenbatzen epeak.

    Beraz, edozein dokumentu aurkezteko premiak itxaron dezake.

    Udalarekin harremanetan jartzeko,honako telefono-zenbaki eta helbide elektroniko hauek erabili beharko dituzte:

    Herritarren Arretarako Bulegoa:

    Tel.:943-74.10.50

    E-mail:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

    Udaltzaingoa

    Tel.: 943-74.13.94 /

    E-mail:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

    Elgoibarko Udalak lasaitasunerako deia helarazi nahi die herritarrei. Hartutako neurriak prebentzio-neurriak dira, kutsatze masiboa eta aldi berean kutsatzea saihesteko. Elikagaien eta premia biziko produktuen hornidura bermatuta dago, eta, horregatik, zentzuz jokatzeko eta osasun agintarien gomendioak jarraitzeko eskatzen zaie herritarrei. Gaixotasunaren sintomak sentituz gero, ez joan osasun-zentrora, geratu etxean eta deitu 900 20 30 50 telefono zenbakira.

    Elgoibar, 2020ko martxoaren 16a

    ALKATEA / LA ALCALDESA

    ANE BEITIA ARRIOLA

  • Bigarren faseko neurriak Euskadin, maiatzaren 25etik aurrera

    bi metro distantziaren bannerra

    Mugikortasuna eta ordu-tarteak

    Maiatzaren 25etik aurrera, mugikortasunerako gaur egun dauden ordu-tarteak ezabatuko dira, eta mugagabetuta geratuko da gure kaleetan, beti ere bizi garen lurralde historikoaren eremuan.

    Kirol-jarduerari dagokionez, edozein ordutegitan egin ahal izango dugu jarduera fisikoa. Komenigarria izango litzateke 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian kirola egitea saihestea, ordutegi horiek 70 urtetik gorakoentzat eta kolektibo zaurgarrientzat izango dira.

    Lurralde-mugikortasuna (baldintzak ez dira aldatzen)

    Argitu behar da pertsonen mugikortasuna mugagabea dela lurralde historiko bakoitzean.

    Era berean, lurralde historikoen arteko mugikortasunak mugagabea izaten jarraitzen du adineko senideei bisitak egiteko, arrazoi sozioekonomikoengatik eta lan-arrazoiengatik, baina lurraldeen arteko mugikortasun-mugari eusten zaio aisia-arrazoiengatik.

    Erreferentziazko araudia: Lehendakariaren maiatzaren 15eko  9/2020 dekretua.

    15 pertsona arteko bilerak etxeetan edo gune itxietan

    15 pertsona arteko bilerak egin ahal izango dira (familian edo lagunartean) etxebizitza partikularretan, lokal pribatuetan eta erabilera publikoko gune irekietan.

    Topaketa horiek osasun-agintariek gomendatutako distantzia- eta prebentzio-baldintzetan egin beharko dira.

     

  • Bonoei buruzko ohar garrantzitsua

    BonoakUdala

     

    Bonoak erosteko batutako jendetza dela eta, bihar goizean, gaur arratsaldean banatu diren 120ra arteko zenbakiak dituzten bizilagunak bertaratu ahal izango dira bakarrik. Zenbakia dutenak jarri ahalko dira ilaran soilik.

    Arratsaldean bestalde, 120.zenbakitik gora dituztenen txanda izango da.

    Gaur goizean 735 bono banatu dira eta arratsaldean 501. Oraindik bono asko geratzen dira saltzeko, beraz hurrengo egunetan ere eskuratzeko aukera izango da.

     

     

  • Covid-19a dela eta, 2020ko Etxaniz Memoriala bertan behera geratu da

    2019ko Etxaniz Memorialaren tropela helmugara heltzen

    COVID-19 birusagatik sortutako osasun-krisiak bertan behera utzi ditu hamaika kirol ekitaldi eta txapelketa Euskadin. Horien artean, Gure Bide elkarteak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Etxaniz Memoriala txirrindulari lasterketa. 

    Urtero moduan, San Bartolome Bezpera Egunean, abuztuaren 23an zen ospatzekoa proba. Aurtengoa LXXIV. edizioa izango litzateke. Baina COVID-19aren hedapena eragozteko helburuarekin, osasun arloko agintariek egindako gomendioak kontutan hartuta eta segurtasun eta distantzia arloan beharrezko neurriak %100ean bermatu ahal izateko zailtasunak ikusita, erabakirik zentzuzkoena eta arduratsuena lasterketa ez ospatzea dela uste du antolakuntzak.

    Beste ezeren gainetik, txirrindulari guztien osasuna dago. Hala ere, Etxaniz Memoriala 2021eko abuztuan inoiz baino indar handiagoz itzuliko dela adierazi dute.