Eskuz binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalerdiak

Norgehiagokak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira. Lehenengo finalerdian Eneritz Arrietak eta Amaia Jakak, Nagore eta Leire Galeano ahizpa pilotariak izango dituzte aurkari; eta ondoren bigarrenean, Irantzu Etxebeste Leire Etxanizekin batera, Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka arituko dira nor baino nor.  


Sarrera doan izango da pilotalekuko edukiera bete arte. 
Kokapena Ikastolako pilotalekua