Erdaldun berrien kluba tertulien iragartzeko kartela

  • Bakarrizketa hau Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) euskara elkarteak sortu du, eta Olatz Pagaldayk dihardu aktore lanetan.

TERTULIAK programaren aurtengo ikasturteari bukaera emateko, Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak Erdaldun berrien kluba izeneko bakarrizketa antolatu dute, doan, ekainaren 23an, osteguna, Aita Agirre kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan.

Bakarrizketa hau Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) euskara elkarteak sortu du, eta Olatz Pagaldayk dihardu aktore lanetan.

Emanaldi hau aurtengo ikasturteari bukaera emateko antolatu den arren, programan parte hartzen ez dutenek ere aukera izango dute Erdaldun berrien kluba bakarrizketa ikusteko.