Lila

  • Elgoibarren emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzen lagundu duten eta horretan nabarmendu diren pertsonek eta/edo erakundeek egindako lana publikoki aitortzea da helburua.

  • Hautagaitzak uztailaren 15a baino lehen aurkeztu daitezke ondorengo loturan: https://labur.eus/lilasaria-2022

  • Oinarriak (PDF)

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko aldarriaren baitan ‘Lila saria’ sortu dute Lilako Mahaiak eta Elgoibarko Udalak. 

‘Lila sariaren’ lehenengo edizioaren xedea da Elgoibarko Udalerriko gizarte, hezkuntza, politika, ekonomia, kirol eta kultura bizitzako edozein arlotan emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzen lagundu duten eta horretan nabarmendu diren pertsonek eta/edo erakundeek egindako lana publikoki aitortzea.

Udalerriko edozein erakundek edo pertsona fisikok sarietarako hautagaitzak proposatu ditzake jada. Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 15era arte, ostirala, egongo da zabalik ondorengo loturan: https://labur.eus/lilasaria_2022.

Hautaketa-epaimahaia honako hauek osatuko dute: Lilaren Mahaiko hiru kide, Berdintasun Saileko teknikaria, Berdintasun Saileko arduraduna eta alkatea. 

Oroigarri bat eta 500 euroko saria dago jokoan. Saria ekitaldi publikoan emango da, Lila Emakumeen Etxearen urteurrenaren astean (iraileko hirugarren astean).

Lilako Mahaiak eta Elgoibarko Udalak herritarrak animatu dituzte hautagaitzak aurkeztera.