2022ko danborradaren kartela

  • Ohiko jaien esentziari eutsiko diote: erromeria, Margo lehiaketa, azoka berezia, danborrada edota artisau azoka, beste askoren artean. 

  • Udalak eskerrak eman dizkie eragile guztiei erautsitako inplikazioagatik eta burututako lanagatik. 

 

Bi urteren ostean, udaren iragarle izango ditu Elgoibarrek Trinitate Jaiak. 4 eguneko egitaraua antolatu du Udalak herriko eragileekin elkarlanean, eta ohiko jaien esentziari eutsiko diote: erromeria, Margo lehiaketa, azoka berezia, danborrada edota artisau azoka, beste askoren artean. 

 

Udalak eskerrak eman dizkie eragile guztiei erautsitako inplikazioagatik eta burututako lanagatik. 

Honakoa da Elgoibarko 2022ko Trinitate jaien egitaraua: 

4 LARUNBATA

9:00etatik 10:00etara: “IX Kaleko Margo Lehiaketa”, 18 urtetik gorakoentzat. Euskarriak Elgoibarko parrokiako arkupeetara eraman beharko dira zigilua jartzeko eta izena emateko. Antolatzailea: Egur Arte Tailerra (Informazioa: 666 557 538).

13:00etatik 14:00etara: IX. Kaleko Margo Lehiaketako lanak parrokiako arkupeetan entregatu beharko dira.

14:30ean: IX. Kaleko Margo Lehiaketaren sari banaketa, parrokiako arkupeetan.

10 OSTIRALA

18:00etan: Erromeria, Kalegoen plazan. Antolatzailea: Emudafe.

23:00etan: Maraca Diabloren kontzertua, Kultur Etxeko sotoan. Antolatzailea: Sinuose.

11 LARUNBATA

TRINITATEETAKO XIX. AZOKA BEREZIA, Aita Agirre plazan.

10:00etatik 14:30era: herriko baserrietako produktuen salmenta.

10:00etatik 17:00etara: Elgoibarko baserrietan hazitako abereen erakusketa, Aita Agirre plazan.

11:00etan: Kalitatezko produktuen dastaketa (“Euskal Baserrietako Lumagorri” oilaskoa, aire librean hazitako “Basatxerri” txerrien saiheskia eta hirugiharra), Elgoibarko baserri auzoetako ordezkarien laguntzarekin. Elgoibarko baserrietako sagardo lehiaketa eta dastaketa, Zazpiki Kultur Elkarteak antolatuta. Lekuederreko karpan.

Antolatzaileak: Elgoibarko Udala eta Debemen elkartea.

12:00etan: I. Bereziartua Musika Eskolako trikitilarien kalejira.

18:00etatik 19:30era: Mauxitxa Txarangaren Kalejira, Mauxirekin eta Kiribilekin, Kalegoen plazatik hasita.

23:00etan: NAGUSIEN DANBORRADA, UDAL MUSIKA BANDAk lagunduta, Kalegoen plazan. 

12 IGANDEA, “TRINITATE EGUNA”.

9:00etan: DIANA, Udal Txistulari Taldearekin.

10:00etatik 14:30era:  XXVII. ARTISAU AZOKA, Lekueder parkean.

11:00etan: MEZA, San Bartolome parrokian. Parrokiako Abesbatzak kantatuko du.

12:00etan: HAURREN DANBORRADA. Antolatzailea: Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola.

17:30etik 19:00etara: ERRALDOI, BURUHANDI eta ZEZENZIKLETEN KALEJIRA, Elgoibarko Dultzaineroekin batera. Lekueder: buruhandirik gabeko gunea.