etxeko lanen eta zainketen lan-orientazioko zerbitzuaren iragartzeko kartela

 

  • 16:00etatik 19:00etara. Aurrez aurreko arretarako hitzordua eskatu beharko da: telefonoz 688 64 09 83 edo e-mailez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

  • Helburua da kolektibo horri aholkuak ematea lan-baldintzen, prestakuntzaren eta abarren arloan, haien egoera hobetzeko.

Elgoibarko Udalak, maiatzaren hasieran, Lila Emakumeen Etxean aholkularitza-zerbitzu bat jarri zuen martxan, zaintzaren eta etxearen arloan lan egiten duten pertsonentzat. Helburua da kolektibo horri aholkuak ematea lan-baldintzen, prestakuntzaren eta abarren arloan, haien egoera hobetzeko.

Arreta-zerbitzua aurrez aurre ematen da Lila Emakumeen Etxean, hileko azken astelehenean. Bigarren saioa astelehen honetan, maiatzak 30, izango da 16:00etatik 19:00etara. Aurrez aurreko arretarako hitzordua eskatu beharko da: telefonoz 688 64 09 83 edo e-mailez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

 

Lan-eskubideei eta laguntzari buruzko orientazioa

Aholkularitza zerbitzuaren bidez, Elgoibarko Udalak egoera ahulean dagoen kolektibo hori erdigunean jarri nahi du eta bere egoera hobetu, laguntza eskainiz. Horretarako, etxeko eta zaintzako langileei lan-eskubideei buruzko orientazioa eta aholkularitza eskainiko die, eta izan ditzaketen prestakuntza-beharrizanetan ere lagunduko die. Bitartekotza eta aholkularitza eskainiko dira gizarteratzearen eta laneratzearen arloan, eta laguntza berezia emango zaie enplegagarritasun-maila txikiena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiena duten pertsonei.

Aholkularitza-zerbitzua Elgoibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin koordinatuta egongo da, eta, beraz, beharren arabera, erabiltzaileak hainbat zerbitzutara bideratu ahal izango dira.