zientzia azoka Photocall saria

  • 38 postutan barrena ibiltzeko aukera izan zuten herritarrek Lekuederren. 

  • Tailerretan 300 ume, nerabe eta gaztek hartu zuten parte. Steam proiektuak aurkezten guztira 248 ikasle, irakasle, enpresetako langileak, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko langileak eta Museoko langileak egon ziren.

Zientzia azoka Taldeko argazkia

Bizipen zientifikoak Elgoibarko herriari zabalduko zizkieten pasa den larunbatean, maiatzak 21, herriko haurrek I. Zientzia Azokan. 11:00etatik 14:00etara 38 postutan barrena ibiltzeko aukera izan zuten herritarrek Lekuederren. Bizipen zientifiko ugari bizitzeko aukera ere izan zen azokan. 

Tailerretan 300 haur, nerabe eta gaztek hartu zuten parte. Steam proiektuak aurkezten guztira 248 ikasle, irakasle, enpresetako langileak, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko langileak eta Museoko langileak egon ziren.

Ane Beitia alkateak azaldu duenez, “arrakastatsua izan zen oso azoka. azoka txiki geratu zen eta oso berri ona da hori lehen edizioa izateko. Herritarrengan interes handia sortu du eta jada ari gara lanean bigarren edizio are hobea egiteko. Azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea da; baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea. Gure herriaren etorkizunean sakontzen duen ekintza da, hezkuntza baita belaunaldi berri aktibo eta prestatuen oinarri nagusi”. Alkateak eskerrak eman dizkiet parte-hartzaile, babesle, hezkuntza zentro, enpresa eta eragile guztiei. 

Parte-hartzaileak:

ELGOIBAR BHI

BERKOA S.COOP

MEKA Lanbide Eskola

IMH Campus

DANOBAT GROUP

ELGOIBARKO HERRI ESKOLA

ROBOTIKA Dibertigarria

BIZILABE ELGOIBAR

ELGOIBAR IKASTOLA

MAKINA ERREMINTA MUSEOA

ELHUYAR

DOPLAY