sauna Olaizaga

  • Beraz, Covid-19ak eragindako osasun-pandemia baino lehenagoko erabilera berreskuratuko du, aforo murrizketarik gabe.

  • Udal Kirol Patronatuko abonuan sartuta dago sauna lehorraren eta sauna hezearen erabilera. 

Olaizaga kiroldegiko saunak erabiltzeko ez da beharrezkoa izango aurretiko zita hartzea aurrerantzean. Beraz, Covid-19ak eragindako osasun-pandemia baino lehenagoko erabilera berreskuratuko du, aforo murrizketarik gabe.

Udal Kirol Patronatuko abonuan sartuta dago sauna lehorraren eta sauna hezearen erabilera eta ez da prezio-gehigarririk ordaindu behar.

Patronatuko abonuak instalazio hauen erabilera eskaintzen du: Mintxetako tenis eta padel pistak, muskulazio gela, udako igerilekuak eta futbol zelaiko aldagelak eta Olaizagako igerilekuak, rokodromoa, muskulazio gela, saunak, squasha eta frontoi txikia.