-
Parte hartu nahi dutenek https://labur.eus/otsailak11elgoibar estekako formularioa bete behar dute.
-
Urtarrilaren 17ko astean ikertzaileak esleituko dira eta otsailaren 9an prest egon beharko du erakusleihoak.
Otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da eta horren harira, Elgoibarko dendak emakume zientzialariez jantzi nahi dira, otsailaren 11tik 25era bitartean. Zentzu horretan, Elgoibarko Udalak, Elhuyar, Danobat Group, Egur Arte tailerra eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera, herrian martxan jarriko duen “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi ditu herriko komertzio eta zerbitzu guztiak, edozein sektoretan ari direla ere, betiere erakusleiho ikusgarria badute, ekimenean parte hartzera.
Urtarrilaren 13a bitarte eman dezakete merkatariek izena. Urtarrilaren 17ko astean ikertzaileak esleituko dira eta otsailaren 9an prest egon beharko du erakusleihoak. Parte hartu nahi dutenek https://labur.eus/otsailak11elgoibar estekako formularioa bete behar dute.
Kanpaina hau Bizilabe proiekturen barruan kokatzen da, 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimena, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten. Bizilabe Euskal Herri mailako gazteentzako ikerketa zentroen sarea da, eta, ondorioz, Bilbo, Soraluze, Ermua, Tolosa eta Villabonako saltokiak ere batuko dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenera. Horrez gain, estatu mailan ere ospatzen da, “Escaparates 11-F” izenarekin.
Kanpainaren funtzionamendua
Denda bakoitzari emakume zientzialari bat proposatuko zaie eta haren ikerketa-gaia inspirazio gisa hartuz, erakusleihoa apaindu beharko da. Apainketa honetarako Egur Arte tailerraren laguntza izango dute saltokiek. Hala, ekimenean parte hartuko duten auzoko establezimendu guztiek protagonismoa emango diete emakume zientzialariei.
Bizilabe webgunea
Bizilabe.elhuyar.eus webgunean, ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’ ekimenari eskainitako gunea egongo da. Bertan, parte hartu duten denden zerrenda eta erakusleihoetako argazkiak bilduko dira. Esteka honetan, herri bakoitzean klik eginez, iazko saltokiak ikus ditzakezu: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11-2021/saltoki-parte-hartzaileak
Informazio gehiagorako: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943 74 10 50.
Erakunde sustatzaileak
Elhuyar eta Elgoibarko Udala
Babesleak eta laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza, Danobat Group eta Egur arte tailerra