Mugertza krosa

  • Sari banaketa 2022ko urtarrilaren 28an izango da Ludotekan. 

  • Parte hartu nahi duen orok kontutan hartu beharko du lehiaketaren gaia herriaren eta lasterketaren arteko harremana dela, teknika librea izanik.

LXXVIII. Juan Muguerza Krosa dela eta, Mintxeta Atletismo Taldeak eta Elgoibarko Udal Ludotekak marrazki lehiaketa jarri zuten abian abenduan. Lehiaketan herriko LH1-LH6 bitarteko edozein haurrek har dezake parte. Udalak, lanak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 26ra luzatu du. 

Lasterketarekin lotuta dagoen lehiaketa denez, lanek herriaren eta lasterketaren arteko harremana irudikatu beharko dute. Teknikaren kasuan ez da inongo araurik egongo, eta librea izango da: bakoitzak erabakiko du kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea eta abar erabili ala ez. Hori bai, antolakuntzatik eskatu dute marrazkiak 220 x 300 milimetroko (A4) lamina normalizatuetan aurkeztea, lanen aukeraketa errazteko asmotan.

Lanak Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz edo 656 740 793 WhatsApp zenbakira bidali beharko dira. Dena den, marrazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa bakarrik jarriko beharko da, eta sobre itxi batean parte hartzailearen izen abizenak, ikasmaila eta telefono zenbakia. Sobrean aurkeztutako marrazkiaren leloa ere idatzi beharko da.

Epaimahaia Maialen Gurrutxaga Gazteria zinegotziak, Mintxeta Atletismo taldeko kide batek, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Teknikariak, Ludotekako hezitzaileak eta marrazketan aditu batek antolatuko dute. Aurkeztutako lanen aukeraketan adina eta ikasketa maila izango dira kontuan. Lanaren alderdi hezitzailea ere baloratuko da. Hori horrela, lehiaketan ondorengo mailak izango dira:

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 5.mailko ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak

Sariak herriko dendetan erosteko hainbat bono izango dira. Sari banaketa 2022ko urtarrilaren 28an izango da Ludotekan. Irabazlearen izenak irabazleei zein hedabideei jakinaraziko zaie. Gainera, saritutako marrazkiak Olaizaga Kiroldegian egongo dira ikusgai, urtarrilaren 29tik aurrera.