Ez da kasualitatea Bertso musikatua

  • Lau bertsolarirekin batera, bi musikari arituko dira: Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea Maite Berriozabal izango da eta musikariak Ixak Arruti eta Gari Otamendi. 

  • Aldez aurretik izena eman behar da 943 74 84 56 telefono zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidalita. 

Datorren urtarrilaren 21ean, Elgoibarko Udalak eta Makina Erreminta Museoak, elkarlanean, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua antolatu dute. Makina Erreminta Museoan izango da arratsaldeko 19:00etan. 

‘Ez da kasualitatea’-n, lau bertsolarirekin batera, bi musikari arituko dira: Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea Maite Berriozabal izango da eta musikariak Ixak Arruti eta Gari Otamendi

‘Ez da kasualitatea’ bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izatea. Hortik izenburua! Denak emakumeak izate horretan intentzio bat dagoelako. Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere antolatzea litzateke, baina, bitartean, intentzio osoz antolatu beharra dago.

Saioak umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartuko ditu. 

Saioa DOAN bada ere, aforoa kontrola egongo da Covid-19aren hedapena saihesteko. Hori dela eta, aldez aurretik izena eman behar da, eta 2022/01/17ko 13:00etara arte izango da izena emateko aukera. Izen-ematea 943 74 84 56 telefono zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidalita egin behar da.