San Rokeko igogailua

  • Igogailuak 8 pertsonentzako aforoa du eta 24 orduz egongo da erabilgarri, urteko 365 egunetan. Guztira lanek 6 hilabete iraun dute eta 263.536,65 euroko aurrekontua izan dute, BEZ gabe, igogailuaren kontratazioa barne.

  • Elgoibar irisgarriagoa egiteko  proiektu andana abian: Urazandiko eta San Rokeko igogailuak martxan dira, Errotaberrin igogailu bat jarriko da (obrak 2022ko bigarren hiruhilekoaren hasieran hasiko dira), eta King Kongeko zubia berritzeko lanetan ari da: proiektua idazten hasteko proiektua lizitazio-fasean dago.

Amaitu dira San Roke auzoko igogailu publikoa ezartzeko lanak eta jada herritarrek erabilgarri dute. Guztira lanek 6 hilabete iraun dute eta 263.536,65 euroko aurrekontua izan du, BEZ gabe. Olaizaga Kiroldegiko igerileku berria egiteko obraren baitan kokatu dira lanak.

Igogailuak 11,7 metro inguruko altuera du guztira, eta 630 kg eta 8 pertsonentzako lekua du. 24 orduz egongo dira erabilgarri igogailuak, urteko 365 egunetan. Kabinaren neurriak honakoan dira: 1.100 mm-ko zabalera x 1.400 mm-ko sakonera x 2.100 mm-ko altuera.

Auzoaren irisgarritasun arazoak hobetzeko pausu berri bat da. Elgoibarrek auzo aldapatsu ugari ditu, eta mugikortasuna zailtzen du horrek. Elgoibarko Udalaren apustua herritarren irisgarritasuna bermatzeko azpiegiturak ezartzean datza, bereziki mugikortasun bertikala igogailu bidez. San Roke kalea Olaizaga Kiroldegikoi igerileku berrien solairu estaliaren gainean dagoen aparkaleku berriarekin lotzea izan da helburu, igogailuaren eta osagarri dituen eskailera publikoen bidez. Igogailu berriak San Roke eta Arregitorre auzoen arteko irisgarritasuna hobetuko du, Arregitorre 2 zenbakian dagoen Mekaren parera iristea ahalbidetuko baitu. Kiroldegia bezalako espazio erabilia, zein, gainazalean eraiki den aparkalekua erabilterrazago eta irisgarriago bilakatzen ditu. 

Udalerriko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetu eta herritarren ongizatea bermatzeko Udal elgoibartarraren estrategiaren barnean kokatzen de proiektu garrantzitsuenetako bat da, Errotaberri auzoko igogailua edota King Kong zubiaren proiektuarekin batera, edo aurrez, Urazandi auzoko bi igogailu publikoak, zeinak 2021eko maiatzean zabaldu ziren, beste hainbaten artean. 

Igogailuaren instalakuntzarekin batera, ingurua berrurbanizatzeko zenbait lan ere egin dira. Euri-uren saneamenduan eta argiteria sarean ere hobekuntzak burutu dira, besteak beste. Sare berriak Led teknologiako 7 argi puntu berri eta birjarri beharreko beste bat ditu, aurretik zegoen argiteriaren bikoitza.  

 

Elgoibar irisgarriagoa egiten

Udalerriko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea eta horrela herritarren ongizatea bermatzea da Elgoibarko Udalaren estrategiaren barruko proiektu garrantzitsuenetako bat.

Udalak ibilbide luzea du ildo horretan, eta ibilbide horri jarraipena emango dio mugikortasun bertikala bultzatuz, udalerriko kaleak eraberrituz (irisgarritasuna kontuan hartuta) eta beste mugikortasun aukera batzuk eskainiz, Udalbusa kasu.

Urazandiko eta San Rokeko igogailuak martxan dira. Horrez gain, Errotaberrin igogailu bat jarriko da egungo eskailera mekanikoak ordezkatzeko. Udalaren aurreikuspenen arabera, obrak 2022ko bigarren hiruhilekoaren hasieran hasiko dira, eta, irisgarritasuna hobetze aldera, Elgoibarko Udala King Kongeko zubia berritzeko lanetan ari da: proiektua idazten hasteko proiektua lizitazio-fasean dago. Obra 2022ko azken hiruhilekoan lizitatzea aurreikusten da.