Argazki lehiaketako saridunak
marrazki lehiaketako saridunak
  • Aurtengoa argazki lehiaketaren hamalaugarren edizioa izan da. Guztira, 32 herritarrek (18 emakumezko eta 14 gizonezko) parte hartu dute, eta 126 argazki aurkeztu dituzte.

  • Udalak 7.000 egutegi txiki kaleratu ditu, eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Aita Agirre kulturgunean eskuratu ahal izango dira.

  • Marrazki lehiaketan, berriz, LH5eko 132 ikaslek parte hartu dute. 

 

Kalean da, dagoeneko, herritarrek hain estimuan duten 2022ko Egutegia, Elgoibarko Udalak argitaratzen duena. Asteazken honetan izan da aurkezpena Aita Agirre kulturgunean, eta bertan bildu dira Udaleko ordezkariak eta Argazki eta Marrazki lehiaketetako saridunak epaimahaikideekin: Ongarri argazkilaritza elkarteko ordezkaria eta DEBEMENekoa, Debabarreneko Landa Garapenerako elkartekoa.

 

Aurtengo lehiaketaren gaia “ELGOIBARKO BASERRIETAKO BIZIMODUA, OHITURAK ETA LANAK” izan da. Egutegi handian hainbat herritarrek egindako argazkiez gain, ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, bederatzigarren aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Egutegi txikian, berriz, intereseko telefono zenbakiak ageri dira: Udaleko sailak, Euskaltegiak, Liburutegia, Musika Eskola, Olaizaga kiroldegia...

Datorren urteko lehiaketaren gaia librea izango da, baina, argazkia Elgoibarren ateratakoa izan beharko da  eta 2022an zehar egindakoa.

Argazki lehiaketa

Aurtengo argazki lehiaketan (hamalaugarrena izan da) 32 herritarrek parte hartu dute, eta, guztira, 126 argazki aurkeztu dituzte. Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariez gain, DEBEMENeko ordezkariak eta Gemma Monreal margolariak ere parte hartu dute Epaimahaian eta 12 argazki aukeratu dituzte egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.

Saridunek 80 euroko balioa duen erosketa-bonua jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko.

Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko bederatzigarren Marrazki lehiaketan LH 5eko 132 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. 

Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dituzte.

 

Argazki lehiaketako saridunak

  • Sare Gurrutxaga Loiola
  • Sergio Nievas Prol
  • María Expósito Murillo
  • José Ramón Cabrera Cid 
  • Clara Mejías Barrios
  • Alberto González Igartua
  • Gurutze Ariznabarreta Acha (2 argazki saritu)
  • Oier Ramos Miguel 
  • Larraitz Zialtzeta Aduriz (2 argazki saritu)
  • Maite Loiola Zelaia

 

 Eta egutegi txikirako argazkiaren sariduna, berriz, Vicente Guinea González de Artaza izan da.

Marrazki lehiaketako saridunak

  • Manex Galdos Urbieta
  • Asier Diez Zambrano
  • Aimar Vigara Vázquez
  • Scarlett Avendaño Moreno
  • Garazi Garmendia Jauregi
  • Eider Gabilondo Leyaristi
  • Jare Juaristi Viñaras
  • Ane Astigarraga Etxeberria
  • Unai Aizpurua Zabala
  • Jone Alegria Etxaniz
  • Axier Sagasta Pérez
  • Yousef Taghi

 

Edonola ere, Udalak 6.500 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, Aita Agirre kulturgunean eta HAZen eskuratu ahal izango dira ostegun honetatik aurrera.