Inprimatu

Belen Capape

Larunbatean, abenduak 4, Belen Capapek autozainketa tailerra eskainiko du, ‘Brillando desde la mujer que soy’ izenpean. Saioa 10:00etatik 20:00etara izango da, Lilan, eta 70 euro ordaindu beharko dira. Izen ematea https://labur.eus/empoderamientolila helbidean egin behar da. Antolatzailea Almaur da. 

Aurretik, gaur asteazkena, abenduak 1, 2021eko egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa egingo da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Saioa 19:00etan hasiko da.

Ostiralean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoaren bukaera ekitaldia egingo da Aita Agirre kulturgunean, 18:00etan. Antolatzaileak Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra dira, Herri Eskolarekin, Ikastolarekin, Ludotekarekin eta Haurreskolarekin elkarlanean.

Zinema

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.