Belen Capape

  • Ostiralean, abenduak 3, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoaren bukaera ekitaldia egingo da, Euskararen Nazioarteko Egunaren barruan.

  • Zinemari erreparatuz, ‘Paperezko Hegoak’, ‘Way Down’ eta ‘Zutik’ filmak egongo dira ikusgai. 

Larunbatean, abenduak 4, Belen Capapek autozainketa tailerra eskainiko du, ‘Brillando desde la mujer que soy’ izenpean. Saioa 10:00etatik 20:00etara izango da, Lilan, eta 70 euro ordaindu beharko dira. Izen ematea https://labur.eus/empoderamientolila helbidean egin behar da. Antolatzailea Almaur da. 

Aurretik, gaur asteazkena, abenduak 1, 2021eko egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa egingo da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Saioa 19:00etan hasiko da.

Ostiralean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoaren bukaera ekitaldia egingo da Aita Agirre kulturgunean, 18:00etan. Antolatzaileak Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra dira, Herri Eskolarekin, Ikastolarekin, Ludotekarekin eta Haurreskolarekin elkarlanean.

Zinema

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

  • PAPEREZKO HEGOAK: ostirala 3 (21:00) eta asteazkena 8 (19:00).
  • WAY DOWN: larunbata 4 (19:00 eta 22:15), igandea 5 (19:00) eta astelehena 6 (21:00). 
  • ZUTIK: igandea 5 (16:30) eta asteazkena 8 (16:30).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.