ABENDUA

  • Ludotekan abenduaren 20tik 23ra eta Gaztelekuan abenduaren 27tik 30era bitartean neguko oporraldiko ekintza bereziak programatu dituzte.

Beste hilabete batez, eta kasu honetan abendurako, Elgoibarko Gaztelekuak eta Ludotekak jardueraz beteriko egitaraua antolatu dute udalerriko haur eta gazteek euren aisialdiaz disfruta dezaten. Tartean, Gabonetarako ere antolatu dituzte ekintza bereziak.

Honako hau da abendurako programazioa:

  • Abenduak 2, osteguna, hojaldre pizza egingo dute.
  • Abenduak 3, ostirala, karaokea.
  • Abenduak 9, osteguna, txokolatea txurroekin meriendatuko dute.
  • Abenduak 11, larunbata, Gabonetako apaingarriak sortu.
  • Abenduak 12, igandea, Gaztelekua apaindu.
  • Abenduak 15, asteazkena, Hama Beads.
  • Abenduak 22, asteazkena, Gabonetako gailetak egin.
  • Abenduak 23, osteguna, bingoa.
  • Abenduak 26, igandea, futbolin txapelketa.
  • Abenduak 27, 28, 39 eta 30, neguko oporraldiko ekintza bereziak.

Abenduak 1, 4, 5, 10, 16, 17, 18 eta 19 egunetarako ekintza berezirik antolatu ez baldin badute ere, Gaztelekua zabalik egongo da. 

Ludotekan, berriz, honakoa da programazioa: 

  • Abenduak 1, eskulanak.
  • Abenduak 2: sukaldatzera!
  • Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna. 
  • Abenduak 9: Kirola. 
  • Abenduak 10: Adostutako ekintza. 
  • Abenduak 13: Jolas librea. 
  • Abenduak 14: Esperimentazioa. 
  • Abenduak 15: sukaldatzera!
  • Abenduak 16: Talde jolasak. 
  • Abenduak 17: Futbolin txapelketa. 
  • Abenduak 20tik 23ra: Eguberrietako ekintzak. 

Jarraitu Ludoteka eta Gaztelekua instagramen @elgoibarkoludoteka eta @elgoibarkogaztelekua kontuetan.