Idazketa kluba

  • Helburu didaktikoa izango du ekimen honek, eta asmoa da hamabostean behin elkartzea, Jasone Osoro idazle elgoibartarraren gidaritzapean. Testu bat idazteari buruzko argibideak emango dira baina, era berean, oso saio praktikoak izango dira.

  • Izena emateko azken eguna abenduak 17 izango da. 

 

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Jasone Osoro idazlearekin elkarlanean, Idazle gazteen kluba jarri nahi du abian. LH6tik gorako ikasleei zuzendutako ekimena da: LH6, DBH, Batxilergoa eta Erdi mailako Lanbide Heziketa.

 

Helburu didaktikoa izango du ekimen honek, eta asmoa da hamabostean behin elkartzea, printzipioz, ostiral arratsaldetan. Ordu eta erdiko saioak izango dira, eta Jasone Osoro idazle elgoibartarra izango da saioen gidari.

Testu bat idazteari buruzko argibideak emango dira baina, era berean, oso saio praktikoak izango dira. Irakurtzea eta idaztea gustuko dutenak animatu nahi ditu Udalak, eta bide batez, adierazi nahi die trebetasun hori lantzeaz gain, zaletasun berbera duen jendea ezagutzeko aukera ezin hobea izango dutela.

Izena emateko azken eguna abenduak 17 izango da eta Elgoibarko Udalaren Euskara Sailean burutu behar da (Aita Agirre kulturgunea, 1.solairua, ezk.), 943 74 43 66 telefonoan edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. -en.

Saioen datak honakoak dira:

  • Urtarrilak 14 eta 28
  • Otsailak 11 eta 25
  • Martxoak 11 eta 25
  • Apirilak 8 eta 29
  • Maiatzak 13 eta 27
  • Ekainak 17: Irakurketa publikoa.

Lekua: Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian.

Nori zuzenduta:

Idaztea eta irakurtzea gustuko duten LH6tik gorako ikasleei: LH6, DBH, Batxilergoa eta Erdi mailako Lanbide Heziketa.

Koordinatzailea eta saioen gidaria: Jasone Osoro Igartua

Antolatzailea: Elgoibarko Udalaren Euskara Saila