Inprimatu

gira bueltan liburuxka 1

Elgoibarko Udalak, Badihardugu elkartearen “ahotsak ikasgelan” proiektuaren baitan, eta Eskoriatza, Aretxabaleta eta Eibarko udalekin elkarlanean, Jira bueltan izeneko liburuxka eta DVDa argitaratu zuen 2018ko abenduan. Lau herrietako 9 ikastetxetako 300 haur baino gehiagok hartu zuten parte egitasmo honetan. Gurean, Herri Eskolako eta Ikastolako haurrak izan ziren parte hartu zutenak.

51 kanta eta jolas jaso ziren guztira. Adineko 60 lekuko baino gehiagoren testigantzetan oinarritutako kantak eta jolasak dira. 

Ikasturte honetan ere, ikastetxeetan banatuko du Jira Bueltan liburuxka-DVDa Elgoibarko Udalak, Lehen Hezkuntzako 1. mailan, hain zuzen. Hori bai, aisialdian erabiltzeko ere oso aproposa da, guraso zein hezitzaileentzat.

Gainera, liburuxka-DVDan datozen kanta eta jolas guztiak “Ahotsak Ikasgelan” webgunean ere jarri dira herritarren eskura: http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/ .

Zer da Jira Bueltan?

Zer adinetako umeentzat?

Norentzat da aproposa? 

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.