Inprimatu

IMG 20211123 WA0004

Elgoibarko Udalak, Txankakua Elgoibarko Merkatariak elkartearekin batera, Elgoibar Bizi-Bizixa erosketa-bonuen azaroko zozketa burutu du www.elgoibarklik.eus online erosketa plataformaren eta sare sozialen bidez. 

Kasu honetan, parte hartzea azaroaren 10etik 18ra bitartean izan zen. Egun horietan erosketak egiten zituztenen artean zazpi Elgoibar Bizi-Bizixa erosketa-bonu zozkatu zituzten: sare sozialetan parte hartu zutenen artean 30 euroko bost bono, eta erosketak online egiten zituztenen artean 30 euroko bi bono irabazle bakarrarentzat.

Jada burutu da lehen zozketa, 160 parte-hartzailerekin, eta honakoak dira saridunak: 

Udalak adierazi duenez, ekimen honen helburua www.Elgoibarklik.eus plataforma eta sare sozialak ezagutaraztea da, erabilera handiagoa lortzeko eta, horrela, Elgoibarko negozioetan kontsumoa bultzatzeko, tokiko hiri-ekonomia bultzatuz.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.