-
Arratsaldeko 18:30ean izango da Udaleko Areto Nagusian.
Bihar, asteazkena, azaroak 24, ohiko Osoko Bilkura egingo du Elgoibarko Udalak arratsaldeko 18:30ean Udaleko Areto Nagusian. Honakoa da gai zerrenda:
- 2021eko urriaren 27an egindako bilerari dagokion akta onartzea.
- Lokalaren erabilera Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzeko espedientea abian jartzea, lokala nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin eta landa garapenarekin zerikusia duten Zerbitzuak eskaintzeko bulego gisa erabiltzeko.
- HAPOren 9D UNTZUETA eremuari buruzko xehetasun azterketa behin betiko onartzea.
- 2021eko enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak, hots, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituenak gauzatzeko Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Deba eta Mutrikuko Udalen artean egiten den kudeaketa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena onartzea.
- Alkateak Batzorde Informatzaileen osaketa berriari buruz eman duen ebazpenaren berri ematea.
- 2021eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako manifestua.
- Adierazpen instituzionala: 2021eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna.
- Interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruz EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioa.
- Adierazpen instituzionala, 2021eko Euskaren Eguna dela eta.
- Haurren sexu-abusua prebenitzeko munduko eguna dela eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako Adierazpen instituzionalaren proposamena.
- Haurren sexu-abusua prebenitzeko munduko eguna dela, EAJ/PNVk aurkeztutako Adierazpen instituzionalaren proposamena.
- Gorka Garaizabal Aguirregomezcorta jaunak, EAJ/PNV alderdiaren zinegotzi karguari uko egitea.
- Eskari-galderak