Inprimatu

JOLASEN ERAKUSKETA KARTELA

 

 

Elgoibarko Udal Ludotekak, Gaztelekuak eta Atxutxiamaika elkarteak , aurten ere, familientzako jostailu erakusketa antolatu dute azaroaren 24tik 27ra, Kultur Etxeko eta Aita Agirre Kulturguneko erakusketa geletan.  Helburua da Elgoibarko gurasoei Gabonetan erosiko dituzten jostailu egokiak aukeratzen laguntzea, izan ere, egun zaila izaten da jolas aproposenak hautatzea eskaintza oso handia delako. 

 

Hezikidetza, kooperazioa eta komunikazioa ardatz duten hainbat jostailu aurkeztuko dira aurtengo erakusketan. Erakusketa osatuko duten jolasak, dibertigarriak eta entretenigarriak izateaz gain, didaktikoak izan ere izango dira eta bizikidetza sustatzeko balioetan oinarrituko dira, jokabide sexista eta belikoak sustatzen dituzten jolasak baztertuz. Hezitzaileek aurkeztuko dute jolas bakoitza eta bere funtzioak aipatuko dituzte.

Aurreko urteetan bezala, erakusketa bi gunetan egingo da: 0 eta 8 urte bitarteko haurrentzako jolasak Kultur Etxeko erakusketa gelan egongo dira, eta 9 urtetik gorako haurrentzakoak, berriz, Aita Agirre Kulturguneko erakusketa gelan. 

Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: asteazkenean, ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 19:30etara egongo da zabalik, eta larunbatean 11:30etatik 14:00etara. Jolas Txokoetan parte hartzeko izena eman beharko da momentuan bertan.

Kultur Etxeko Jolas Txokoetan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. Aita Agirreko jolasetan parte hartzeko berriz, momentuan bertan eman beharko da izena.

 

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.