estalkia

  • Proiektu horrek 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren faseari erantzuten dio. Herritarrek, beste lau proiekturekin batera, handitze hori aukeratu zuten partaidetza-aurrekontuen bidez egiteko ekimen gisa.

  • Asketa enpresak egin du obra, 44.052,83 euroko inbertsioarekin (BEZa barne).

Urtero, Elgoibarko Udalak, aurrekontu parte-hartzaileen ekimenaren bidez, 200.000 euroko partida bat jartzen du herritarren eskura, guztiek proposatu eta aukeratutako proiektuak aurrera eramateko. Uranzadiko Herri Eskolako eskolaurrekoaren estalkia handitzea elgoibartarrek aukeratu zuten 2019ko aurrekontu parte-hartzaileetan.

Proiektu honek, beraz, herritarren proposamenari eta eskaerari erantzuten die, eta helburua parke edo espazio estali bat sortzea izan da, egungo estalkia aprobetxatuz eta handituz, bai neguko denboraldirako, bai euri-egunetarako.

Estalki berriak, dagoenari erantsita, 55 m2 inguruko espazio gehigarria hartzen du. Gainera, espazioa margotu eta egokitu da.

Asketa enpresa arduratu da obra egiteaz, 44.052,83 euroko inbertsioarekin (BEZa barne).