Arnoate

  • J. Elorzak, P. M. Andonegik eta P. Arrietak gidatuko dute eta 9:00etan abiatuko da Urkaregiko aparkalekutik. 

  • Zinema emankizun ugari aukeran: ‘Chavalas’, ‘La patrulla canina’, ‘Adiós idiotas’ eta Ongarri Zine Klubaren eskutik ‘Las cosas que decimos, las cosas que hacemos’

 

Asteburu luzea aurretik, zubia tarteko. Herriko umeek, urriaren 8an, Udal Ludotekak antolatu duen ikasturte hasierako ekintza bereziaz gozatzeko aukera izango dute. 17:00etatik aurrera izango da Bolatokiko parkean, HH 5 eta LH 6 arteko neska-mutilei dago zuzendua, eta besteak beste, tailer ezberdinak izango dira bertan.

Larunbatean, berriz, bisita gidatua Urkaregitik Arranoatera (Arnoate), antzinako aztarnak ikusteko (mugarriak, korta-harriak eta abar). J. Elorzak, P. M. Andonegik eta P. Arrietak gidatuta. 9:00etan abiatuko da Urkaregiko aparkalekutik. 

Zinema

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

  • ‘Chavalas’: ostirala 8 (21:00), larunbata 9 (19:00 eta 22:15) eta igandea 10 (19:00). 
  • ‘La patrulla canina’: igandea 10 (16:30). 
  • ‘Adiós idiotas’: astelehena 11 (21:00) eta asteartea 12 (19:00). 
  • Ongarri Zine Klubaren eskutik: ‘Las cosas que decimos, las cosas que hacemos’: asteazkena 13 (21:00). 

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.


Doako ikastaroak KZgunean

  • Urriaren 1etik 14ra ‘ikasi zeure burua kudeatzen google aplikazioekin’. 09:00etatik 11:00etara.