San Rokeko lanak

  • San Roken, 26 zenbakitik Juan Mugertza 3ra doan espaloi-tartea, eta Trenbide kalean, San Ignazio 4ko eta Ubitarte 3ko atarien ondoan dagoen espaloia dira Udalak berrituko dituenak. Aurrekontua 99.819,64 eurokoa da (BEZ kanpo).

  • Lan horiek Irisgarritasun Planean hautemandako beharrei erantzuten diete; horretarako, aipatu tarteetako espaloiak zabalduko dira, Elgoibarko irisgarritasuna hobetu, oinezkoei lehentasuna eman eta herritarrei espazio atsegin, irisgarri eta seguruagoak eskaintzeko.

Herriko irisgarritasuna hobetzea eta elgoibartar guztiei egokitutako espazio atsegin, irisgarri eta seguruak eskaintzea da Elgoibarko Udalaren lan ardatz nagusietako bat.

Horri jarraiki, hainbat lan eta proiektu burutu ditu dagoeneko; horien artean, nagusienak dira Udalbusa, Arriaga eremuko urbanizazio lanak edota Urazandiko igogailua. Era berean, San Rokeko igogailuaren eraikuntza lanak ere martxan jarri ditu, eta urte amaierarako, Errotaberriko igogailuaren obrei ekitea aurreikusi du.

Zerrenda horri, halaber, San Roke eta Trenbide kaleetako hainbat espaloi birgaitzeko lanak gehitu behar zaizkio oraingoan. Izan ere, aipatutako lanak abiatu berri ditu Udalak, 99.819,64 euroko aurrekontuarekin (BEZ kanpo). Aurreikuspenei jarraiki, lanek bi hilabeteko iraupena izango dute.

Arestiko kaleen birgaitzeak Irisgarritasun Planean hautemandako beharrei erantzuten die. Zehazki, 124, 125 eta 139 tarteak dira berrituko dituenak: San Roke kalean, 26 zenbakitik Juan Mugertzako 3ra doan tartea; eta Trenbide kalean, berriz, San Ignazio 4 eta Ubitarte 3 ondoan dagoen espaloia.

Horretarako bertako espaloiak konpondu eta zabalduko dira, Elgoibarko irisgarritasuna hobetu, oinezkoei lehentasuna eman eta herritarrei espazio atsegin, irisgarri eta seguruagoak eskaintzeko.