Lanbide bulegoa

  • Lanbide anitzetako langileentzako 4 lanpostu eta administrari laguntzailearen lanpostu 1.

  • Izena emateko azken eguna urriaren 12a da, eta azaroan hasiko dira lanean.

Elgoibarko langabeei enplegu-aukera berriak eskaintzea da Elgoibarko Udalaren lehentasun nagusietako bat, eta, horregatik, helburu hori lortzeko, Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, 5 lanpostu berri deitu ditu: 4 lanpostu ofizio anitzeko langile izateko, eta administrari laguntzaile lanpostu bat.

2021eko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen barruan, Elgoibarko Udalak 97.143,73 euroko diru-laguntza jaso du guztira.

Bi kasuetan, dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da.

Lan-eskaintza horietan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko bulegoetara jo dezakete. Izena emateko azken eguna urriaren 12a da, eta azaroan hasiko dira lanean.


Lan anitzetako langileentzako 4 lanpostu

2 lanposturen helburua da hiri-altzariak mantentzeko edo aldatzeko, garbitzeko, pintatzeko eta kontserbaziorako beste lan ugari egitea.

  • Ezinbesteko baldintzak honako hauek dira: B gidabaimena, gaztelania jakitea, langabezian egotea eta LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea, Elgoibarren erroldatuta egotea.
  • Euskararen ezagutza, igeltserotzan, elektrizitatean, pinturan edo zurgintzan, lorezaintzan egiaztatutako lan-esperientzia, DSBEren jasotzaile titularra izatea eta/edo 55 urtetik gorakoa izatea, eta emakumea izatea baloratuko dira.
  • Lanaldi osoko 4 hilabeteko kontratua eskaintzen da. Ordutegia: 06:45etik 14:00etara.

Beste 2 lanposturen helburua landa-eremuko espazio publikoak eta auzo, baserri, bide eta bidezidorretarako sarbideak berreskuratu, kontserbatu eta hobetzea da, landa-eremuko lorezaintza, igeltserotza, pintura eta/edo arotzeriako oinarrizko lanen bidez. Hiri-altzarien mantentze- edo birjartze-lanak, garbiketa, pintura eta kontserbaziorako beste lan batzuk egitea.

  • Ezinbesteko baldintzak honako hauek dira: lorezaintzako ezagutzak (sastrakak kentzeko makina eta belarra inausteko eta mozteko tresnak erabiltzea, zuhaitz txikiak moztea), B gidabaimena, langabezian egotea eta LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta Elgoibarren erroldatuta egotea.
  • Euskararen ezagutza, igeltserotzan, elektrizitatean, pinturan edo arotzerian egiaztatutako lan-esperientzia, DSBEren jasotzaile titularra izatea eta/edo 55 urtetik gorakoa izatea eta emakumea izatea baloratuko dira.
  • Lanaldi osoko 4 hilabeteko kontratua eskaintzen da. Ordutegia: 06:45etik 14:00etara.


Administrari laguntzailearen lanpostu 1

Udal zergen errolda berritu nahi da, egungo egoera eta kontzeptu berrietara egokituz. Horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik errolda-lana egitea. Datuak biltzea eta prozesatzea. Errolda fiskal erreala eta eguneratua izatea.

  • Ezinbesteko baldintzak honako hauek dira: Administrazio eta finantzetako erdi-mailako edo goi-mailako zikloa, EGA, administrazio-prozedurei buruzko ezagutzak, aplikazio informatikoekin kudeatzeko trebetasunak, ofimatikako, kontabilitatea kudeatzeko aplikazioetako eta abarretako trebetasun handiak, langabezian egotea eta LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta Elgoibarren erroldatuta egotea.
  • Gaiari buruzko esperientzia, administrazio publikoaren programekiko trebetasunak, DSBEren jasotzaile titularra izatea eta/edo 55 urtetik gorakoa izatea eta emakumea izatea baloratuko dira.
  • Lanaldi osoko 4 hilabeteko kontratua eskaintzen da.