Inprimatu

Ezpata dantza

 

 

Urriak ere kultur agenda betea dakar Elgoibarrera. Urriaren 1ean eta 2an,  Txankakua Merkatarien Elkarteak antolatuta, Kaleko Azoka Stock Feria izango da herriko kaleetan barrena. Denden ordutegiaren barruan egingo da, saltokien kanpoaldean.  

Igandean, berriz, urriak 3, Errosarioko Amaren ezpata-dantza izango da, segurtasun eta prebentzio neurri oro betez.  Meza nagusiaren ostean izango da, Kalegoen plazan. Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Udal Txistulari Bandak antolatu dute. 

Urriaren 5ean ekingo zaio ‘altzariak zaharberritzeko eta birziklatzeko ikastaroari’. 15:00etatik 17:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eskainiko da, astearte eta ostegunetan. Eskuz elkarteak antolatzen du. 

Urriaren 6an, Jabetze Eskolaren baitan,  ‘maitatu eta zaindu: máscaras’ ikastaroaren txanda Loredi Salegirekin. 18:00etan, LILAn. Izen-ematea: PITXINTXUn edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean. Antolatzailea: Haizea.

Egun berean, Gaztelekuak Ate Irekien jardunaldia egingo du arratsaldeko 19:00etan. 

Urriaren 7an, Jabetze Eskolaren baitan antolatutako hitzaldia: GORDOFOBIA, Irati Garciarekin. 18:00etan, LILAn. Ez da izena eman behar, aforoa bete arte.

 

Zinema

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

 


Doako ikastaroak KZgunean

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.