Andrea Arriola eta Ane Beitia Herriko Antzokia programazioaren aurkezten

  • Programa Iñaki Agirre Zinemaldirekin hasiko da eta beste hauek ere izango dira: "Losers", Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin, Buhameak-en "Erik eta Win", Gorakadaren "Zuhaitzak lantzen zituen gizona", GLU GLUren "Perez sagutxoa", Taupadaren "Argitxo iratxoa" eta Teatro Astrolabium-en "Butterfly effect", beste askoren artean.

  • Sarrerak www.herrikoantzokia.eus webgunean edo leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira (larunbatetan, 18:15etik 20:45era). Aldez aurretik saldu ez diren sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai.

  • PROGRAMAZIOA

Ostegun honetan, irailaren 16a, Herriko Antzokiak ikasturte berri bat hasiko du. Horretarako, eta elgoibartarren aisialdia sustatzeko asmoz, Elgoibarko Udalak kultur eskaintza zabala antolatu du datozen hilabeteetarako.

Adin eta gustu guztiei zuzendutako programazioa da, eta, abendura bitartean, hamabost bat jarduera izango dira.

Egitaraua ohiko zinemaldiarekin hasiko da, aurten Iñaki Agirre Zinemaldiaren hirugarren edizioa izango da. Horrela, Elgoibarko Udalak eta Ongarri Zine-klubak urteetan zehar zine-klubaren arima izan dena gogoratuko dute.

Zine programazioari dagokionez, larunbatetako 22:15eko saioa berreskuratuko da, eta ostiralean eta astelehenetan zinea 19:00etatik (pandemia garaiko ordutegia) 21:00etara pasako da.

Hilabete hauetan zehar ikuskizun eszenikoak ere ez dira faltako. Urriaren 22an lehen ikuskizun eszenikoa taularatuko da, "Losers" Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin, eta azaroaren 5ean Buhameak taldearen "Erik eta Win".

Familia osoarentzako ikuskizun eszenikoei dagokienez, lehen mailako ikuskizun ugariz gozatu ahal izango da. Aipatzekoak dira, besteak beste: Gorakadaren "Zuhaitzak lantzen zituen gizona", GLU GLUren "Perez sagutxoa", Taupadaren "Argitxo iratxoa" eta Astrolabium Antzokiaren "Butterfly effect".

Musika programazioari dagokionez, azaroaren 26an Anne Etchegoyenen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu, eta abenduaren 10ean Amaken kontzertuaz. Elgoibarko udal musika bandaren hileroko kontzertuei dagokienez, lehen kontzertua irailaren 19an izango da, Kalegoen plazan, eta asmoa da gainerako kontzertuak Herriko Antzokian antolatu ahal izatea, baina hori pandemiaren bilakaeraren araberakoa izango da.

Ikuskizun eszenikoen eta kontzertuen ordutegiak 19:00etan mantenduko dira.

Ohi bezala, bestelako ekitaldiak ere izango dira hilabete hauetan: Morkaikok antolatzen duen Mendi Tour, azaroaren 12an, eta Elgoibarko Izarrak antolatzen duen bertso jaialdia, abenduaren 28an.

Herriko Antzokiaren edukiera, printzipioz, % 50ekoa izango da, eta unean uneko osasun-argibideetara egokituko da. Herriko Antzokiko edukiera zainduko da, eta publikoaren eta langileen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartuko dira.


Sarrerak 3 euron Gazte Txartelarekin eta salgai www.herrikoantzokia.eus atarian

Zinema, antzerkia eta kultura oro har gazteei hurbiltzeko asmoz, Gazte Txartela duen edonork hiru euroan erosi ahal izango ditu sarrerak.

Erabiltzaileek hainbat bonu dituzte (Bono Zinema, ikuskizun eszenikoetarako bonuak, ikuskizun eszenikoetara doazen adingabeen laguntzaileentzako bonuak).

Berrikuntza gisa, sarrerak https://herrikoantzokia.eus webgunean edo leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira (larunbatetan, 18:15etik 20:45era). Aldez aurretik saldu ez diren sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai.

Gogoan izan Herriko Antzokiak urrats bat gehiago eman duela denontzako irisgarritasuna ahalbideratzeko, izan ere, audifonoa erabiltzen duten pertsonentzako begizta magnetiko bat instalatu dute.