Erakusketa omenaldia

  • 2019an hasi ziren bilduma osatzen: “Dagoeneko 180 ditugu, eta ilusio handia egiten digu jendeari erakusteak. Haurrek asko gozatuko dute erakusketaz”.

Pasa de ostiralean, irailak 10, zabaldu zituen Udalak Erraldoi eta Buruhandien Erakusketa eta miniaturazko erraldoien bilduma. Hain zuzen, unea baliatu zuten udal ordezkariek miniaturazko erraldoien bildumaren jabeak, Idoia Ortega eta Gorka Alonso, omentzeko. 2019an hasi ziren bilduma osatzen: “Dagoeneko 180 ditugu, eta ilusio handia egiten digu jendeari erakusteak. Haurrek asko gozatuko dute erakusketaz”.

Iruñeko, Txantreako, Lizarrako, Tuterako, Donostiako, Bilboko, Bergarako erraldoiak… daude ikusgai. Irailaren 10etik 30era egongo da irekita: astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era.

 

Elgoibarko buruhandi eta erraldoiak Aita Agirren

Erraldoi eta Buruhandien Erakusketa iaz abuztuan gauzatu zen erakusketaren arrakastari jarraiki programatu da berriz ere, kasu honetan, irailean, herritar gehiagok bisitatzeko aukera izan dezaten. Aita Agirren kokatu da erakusketa eta guztira 12 buruhandi (Basajaun, Basandere, Tartalo, Mari, Donald ahatea, Ipotx zoriontsua, Pinotxo, Mickey Mouse, Amama, Aitita, Sorgina eta Pirata) eta 4 erraldoi (Nafarroako errege-erreginak: Zuria I. Nafarroakoa eta Martin Gaztea; Altzola dorretxeko jaun-andreak: Aszensio Altzola eta Katalina Ibarra) egongo dira ikusgai, beste hainbaten artean.

Irailaren 30era bitarte egongo da ikusgai erakusketa, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. Doakoa da sarrera eta segurtasun neurri oro bermatuko da.

Bi erakusketak Elgoibarren 675. urteurrenaren ospakizunen baitakoak dira.