Iraileko programazioa iragartzeko kartela

  • Zuzeneko hitzaldietara parte hartzeko interesa duten pertsonek, Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

 

Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Iraileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

  1. astea: Ikastola hasten da. Ezagutu testuen ortografia berrikusteko aplikaziorik onenak

    - Irailak 7, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
    - Irailak 9, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

  2. astea: Zer dira kriptomonedak eta zertarako erabiltzen dira?

    - Irailak 14, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
    - Irailak 16, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

  3. astea: Eduki interaktiboa sortzeko doako 5 tresnarik onenak aurkezten dizkizuegu

    - Irailak 21, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
    - Irailak 24, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

  4. astea: Kamarak munduan zehar. Ezagutu etxetik mugitu gabeko beste leku batzuk

    - Irailak 28, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
    - Irailak 30, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu  hemen. Bestalde, edozein ikastaro egiteko izena emateko edota informazioa eskuratzeko telefonoa 945-062555 da.