urazandiko igogailu berria

  • Udalak Urazandiko igogailuan proiektua Eusko Jaurlaritzaren 2020 ekitaldirako irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko dirulaguntza deialdira aurkeztu zuen.

  • Urazandiko igogailuen ezarpenean 549.022,21 euroko inbertsioa egin du Udalak, igogailuen kontratazioa barne hartuta.

Elgoibarko Udalak pasa den 2021eko maiatzean zabaldu zituen Urazandi auzoko igogailu publikoak 8 hilabetetako lanen ostean. 549.022,21 euroko inbertsioa egin du bertan Udalak, igogailuen kontratazioa barne hartuta.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren 2020ko ekitaldirako, udalentzako, tokiko erakunde autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdira aurkeztu zuen Udalak. Funtsa irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egitea du.

Proiektua aztertu ostean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailak 300.000 euroko laguntza eman dio Elgoibarko Udalari proiektu hori gauzatzeagatik.

 

Elgoibar irisgarriagoa egiteko proiektu andana

Urazandiko igogailuek, Elgoibar irisgarriagoa bihurtzeko, Udalak lehentasunezkotzat duen lerro estrategikoari erantzuten diote. Bide horretan, Udalak ibilbide luzea du egina, eta bide horretatik jarraituko du, mugikortasun bertikala bultzatuz, irisgarritasuna kontuan izanik herriko kaleen eraberrituz, eta mugikortasunerako bestelako aukerak eskainiz, esaterako, Udalbusa.

Bide horretan, Arreiture-Erretsundi batuko dituen igogailua eraikitzeko lanak abian dira. Horretaz gain, Errotaberrin ere eskilara mekanikoak ordezkatzeko igogailua jarriko da. Irisgarritasuna hobetze aldera ere, King Kong-eko zubiaren eraberritzeari ekiteko hartu-emanean dabil Elgoibarko Udala URA ur agentziarekin: datozen hilabeteetan lizitatuko da exekuzio proiektua, proiektua idazten hasteko.