AURTENGO UDA IKASTARO BAT  EIBARKO ARMERIA ESKOLAN

  • Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 29a izango da.

  • Izen emateak UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) egin daitezke. Jada zabalik da epealdia.

UEUren Udazkeneko ikastaroak abian dira; izen ematea zabalik da jada. Mota orotako ikastaroak izango dira aukeran, era presentzialean zein online. Aurreko urteetan bezalaxe, elgoibartarrek UEUren udazkeneko ikastaroak erdi prezioan egiteko aukera izango dute Elgoibarko Udalaren dirulaguntzei esker.

 

Izen emateak UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) egin daitezke. COVID-19aren izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira UEUren egoitza eta jardueretan.
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikularen erdia diruz lagunduko diela Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrei. Dirulaguntza hauetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 29a izango da eta interesdunek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana kalea 2, behea), edo telematikoki Udalaren webguneko Herritarren Atarian..
 

13 ikastaro aukeran

Ikastaro batzuk online izango dira eta beste batzuk aurrez aurre, baina talde txikitan. Informazio gehiago, lotura honetan: UEUdazkena
Hona hemen UEUk 2021eko udazkenerako prestatu duen eskaintza:
IKASTAROAK
  • Matematikak eskuratzeko zailtasunak: Diskalkulia.
  • Hasiera-data: 2021eko irailaren 27a
  • Amaiera-data: 2021eko urriaren 29a
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20 ordu.
 
  • Sexu-hezkuntza lantzen haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan
  • Hasiera-data: 2021eko irailaren 27a
  • Amaiera-data: 2021eko azaroaren 8a
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30 ordu.
 
  • Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak
  • Hasiera-data: 2021eko irailaren 28a
  • Amaiera-data: 2021eko urriaren 15a
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 14 ordu.
 
  • Eginen al dugu euskara ez sexista?
  • Hasiera-data: 2021eko irailaren 28a
  • Amaiera-data: 2021eko urriaren 29a
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20 ordu.
 
  • Proiektu bidezko metodologiak.
  • Hasiera-data: 2021eko irailaren 29a
  • Amaiera-data: 2021eko urriaren 29a
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25 ordu.
 
  • Bizitzaren amaieran arreta
  • Data: 2021eko urriaren 2a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Ordutegia: Larunbata. 09:00-14:00/15:30-18:30
  • Izaera: Presentziala 8 ordu.
 
  • Bizipen Tailerrak. Helduentzako psikomotrizitatea
  • Hasiera-data: 2021eko urriaren 2a
  • Amaiera-data: 2021eko azaroaren 13a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Ordutegia: larunbatak. 9:30-13:30
  • Izaera: Presentziala, 12 ordu.
 
  • Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak hobetzeko ikastaroa
  • Hasiera-data: 2021eko urriaren 2a
  • Amaiera-data: 2021eko urriaren 9a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Ordutegia: Larunbatak. 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10 ordu.
 
  • Nola hobetu zure komunikazioa online bileretan
  • Hasiera-data: 2021eko urriaren 4a
  • Amaiera-data: 2021eko urriaren 27a
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 15 ordu.
 
  • Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan
  • Hasiera-data: 2021eko urriaren 4a
  • Amaiera-data: 2021eko azaroaren 12a
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30 ordu.
 
  • Flipped classroom: gela hankaz gora!
  • Hasiera-data: 2021eko urriaren 16a
  • Amaiera-data: 2021eko urriaren 30a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Ordutegia: Larunbatak. 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15 ordu.
 
  • Hizkuntzen irakaskuntza: ahozko hizkuntza lantzen LHn
  • Hasiera-data: 2021eko azaroaren 6a
  • Amaiera-data: 2021eko azaroaren 13a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Ordutegia: Larunbatak. 09:00-14:00/15:30-18:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15 ordu.
 
  • Emakume sexualitatea. Barneko kantua entzuten
  • Hasiera-data: 2021eko azaroaren 20a
  • Amaiera-data: 2021eko azaroaren 27a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Ordutegia: larunbatak. 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10 ordu.
 
UEUk aurtengo udazkenerako antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).