Inprimatu

Olaizagako parking a

 

Irailaren 3tik aurrera, ostirala, Olaizaga Kiroldegiko igerileku berrien estalkian Udalak eraiki duen aparkalekua erabilgarri egongo da. Aparkalekuak 42 ibilgailurentzako lekua du.

 

Meka eraikinetik egokitu da sarrera.  Eremu horretan, aparkalekuak pintatu dira eta oinezkoen ibilbidea hobetu da.  Gune honek 18 ibilgailurentzako lekua izango du.

Guztira, beraz, 60 aparkaleku-plaza sortu dira.

Oraingoz, oinezkoentzako sarbidea Meka eraikinetik egingo da, eskailera berriak eta igogailua bukatu artean. Obra berri honek, oinezkoentzat, San Roke kaletik aparkalekurako sarbidea emango du etorkizun hurbilean.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.