Olaizagako parking a

  • Aparkalekuak 42 ibilgailurentzako lekua du eta Meka eraikinetik egokitu da sarrera. Meka inguruan ere 18 aparkaleku margotu dira, eremu osoan 60 aparkaleku-plaza erabilgarri jarriz.

  • Oraingoz, oinezkoentzako sarbidea Meka eraikinetik egingo da, eskailera berriak eta igogailua bukatu artean.

 

Irailaren 3tik aurrera, ostirala, Olaizaga Kiroldegiko igerileku berrien estalkian Udalak eraiki duen aparkalekua erabilgarri egongo da. Aparkalekuak 42 ibilgailurentzako lekua du.

 

Meka eraikinetik egokitu da sarrera.  Eremu horretan, aparkalekuak pintatu dira eta oinezkoen ibilbidea hobetu da.  Gune honek 18 ibilgailurentzako lekua izango du.

Guztira, beraz, 60 aparkaleku-plaza sortu dira.

Oraingoz, oinezkoentzako sarbidea Meka eraikinetik egingo da, eskailera berriak eta igogailua bukatu artean. Obra berri honek, oinezkoentzat, San Roke kaletik aparkalekurako sarbidea emango du etorkizun hurbilean.