skate-a
skate-a
  • Elgoibarko udako haurrentzako zein nerabeentzako eskaintzan 475 haur eta nerabek  parte hartu dute, adin tarte bakoitzari egokitutako programazioarekin.

  • Ludoteka eta Gaztelekuaren 2021-22 ikasturtean izen emateko epea irailaren 6an zabalduko da Ludotekan bertan (Gabriel Kurutzelaegi, 6. 943 748 883. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eta Gaztelekuan (Gabriel Kurutzelaegi, 6. 943  743 228. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).

Jolasak parkean
Jolasak Maalako parkean

Udako oporren ondoren, udal Ludoteka eta Gaztelekuak ikasturte berriari hasiera emango diote irailaren 6tik aurrera. Balantzea egiteko baliatu dute unea udal arduradun eta zerbitzu ezberdinetako hezitzaileek, zerbitzuen kudeatzaile den Zehar, Heziketa eta Programak elkarteko arduradunek eta Atxutximaikako kideek. 

Bai Ludotekatik, bai Gaztelekutik, udako oporraldiko aisia eskaintzaren balorazio oso positiboa egin dute eta gogotsu daude berriro haurrei eta nerabeei harrera egiteko. Arduradunek adierazi dutenez , “osasun-larrialdi egoera honen aurrean ere, Udalak zein Atxutximaikak eta Gaztelekuak haur eta nerabeentzako kalitatezko eskaintza mantentzea lehenetsi dute, segurtasun neurri oro betez, eta harrera ezin hobea izan du”. Hezitzaileek nabarmendu eta eskertu nahi izan dute era berean, jarraitu beharreko segurtasun protokoloekiko parte-hartzaileek izan duten jarrera eta azpimarratu dute haurrek eta nerabeek egoeraren ondorioz mugatutako harremanak berreskuratzeko eta lagun berriak egiteko aukera izan dutela. 

 

475 parte-hartzaile Ludotekan eta Gaztelekuan

Datuei erreparatuz, udako haurrentzako aisia eskaintzan, Ludotekak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneako Atxutxiamaikak elkarlanean antolatzen dutena, 245 haurrek parte hartu dute, adin tarte bakoitzari egokitutako programazioarekin.

Pandemia garaira egokitutako protokoloak betez, askotariko ekintzak egin dira, gehienak aire librean: hondartzara irteerak, ginkanak, sukaldaritza, eskulanak, yoga, jolas librea, hizkuntza jolasak, ipuin kontaketak, esperimentazioa, altxorraren bila, naturaren zaintza jolasak…

Ludotekak, ikasturtean egindako esku-hartzearen luzapen gisa ekainean irteerak egin ditu talde ezberdinekin. Haurrek eta hezitzaileek irteteko beharra sentitu dute eta herrian zehar eta herritik kanpora ibili dira: hondartzara, mendira… joan izan dira. Haurrek ilusio haundiz bizi izan dute kanpora Ludotekarekin  ateratzeko aukera.

Nerabeentzako aisia eskaintza ere, Gaztelekutik antolatzen dena, oso arrakastatsua izan da . 230 nerabek parte hartu dute, eta hezitzaileekin batera adostutako planak egin dituzte: paintball, ginkanak, urpekaritza, paddle surfa, surfa, skate-a, akrobaziak, lasergunera irteera, escape room-ak, animalien babeslekura bisita, zaldi irteera, kayak, futbola etb. Ekainaren azken astean hasi eta uztailaren azken egunerarte geratu gabe ibili da Gaztelekua Euskal Herriko leku ezberdinetan  herriko nerabe taldeekin.

Udalak nabarmendu du aisialdiko eskaintza indartzen jarraitzeko apustua: “parte-hartze datuek argi uzten dute bai Ludoteka zein Gazteleku zerbitzuek bai bideratzen diren aisialdiko eskaintza ezberdinek duten garrantzia”. Bide horretan, haur eta nerabeei beren beharretara egokitutako aisialdi eskaintza aberasten jarraituko du Udalak eragile ezberdinekin elkarlanean. “Garrantzitsua da herriko gazteek herrian bertan bizi, gozatu eta garatzeko kalitatezko zerbitzu eta eskaintza izatea, baita gazteen etorkizuna herrian bertan eraikitzeko lan-lerroa”. 

 

Irailaren 6tik aurrera, 2021-22 ikasturtea abian

Ludotekak honako txanda eta ordutegiak izango ditu:

  • HH5-LH1eko haurrak: astelehenetan eta asteazkenetan 16:30etik 19:00etara.
  • LH2-3ko haurrak: astearte eta ostegunetan, 16:30etik 19:00etara.
  • LH4-6ko haurrak: ostiraletan, 16:30etik 19:00etara, plan bereziak.

Ludotekan parte hartzeko izen emateak irailaren 6tik aurrera egingo dira Ludotekan bertan (Gabriel Kurutzelaegi, 6. 943-748883. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).

Gaztelekuak nerabeekin harremanetan jarri eta lehen planak egiteari ekingo dio lehen bi asteetan. Irailaren 22tik aurrera, ohiko ordutegia izango du: 

  • Asteazken, ostegun eta igandeetan: 17:00etatik 20:00etara. 
  • Ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Gaztelekuan parte hartzeko izen emateak irailaren 6tik aurrera  egin beharko dira Gaztelekuan bertan (Gabriel Kurutzelaegi, 4. 943-743228).