Nazioarteko Folklore jaialdiaren kartela

  • Ostiral honetan izango da Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren txanda, arratsaldeko 19:00etan Maalan, eta hilaren 24an, hileko azken larunbateko Nekazaritza eta Abeltzaintza Feria. 

  • Doako ikastaroak KZgunean: uztailaren 21ean eta 22an, instagram.

Kultura Eguzkitara aterako da azkenekoz uztailean. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 34. edizioa eta hileko azken larunbateko Nekazaritza eta Abeltzaintza Feria izango dira osagai nagusi. 

Ostiral honetan, uztailak 23, dantza nagusi: Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 34. edizioan Haritz Dantza Taldearekin batera Irlandako "Trim the Velvet" dantza taldea izango da taula gainean. Arratsaldeko 19:00etan Maalako parkean. 

Osasun egoera dela-eta, ordubeteko saioa izango da, "Trim the Velvet" taldeak lehenengo zatia eta ondoren Haritz Taldeko dantzariek egingo dute. Sarrerarik ez da egongo, baina izena eman behar da jaialdia ikusteko. Egunean bertan tokia egongo balitz izena eman ez dutenak sartzeko aukera izango dute iriste ordenaren arabera. Izen ematea, online, Haritz Dantza Taldearen sare sozialetan. 

Larunbatean, hilak 24, ospatuko da hilabete amaierako Nekazaritza eta Abeltzaintza Feria. 9:00etatik 14:00etara, baserriko produktuen salmenta postuak egongo dira Kalebarren plazan, eta eguerditik aurrera, Ganadu erakusketa Aita Agirre plazan. 

 

Doako ikastaroak KZgunean

  • Uztailaren 21ean eta 22an, 9:00etatik 11:00etara, Instagram: erakutsi zure argazki eta bideo onenak.