ikasgela

  • Gela erabiltzeko ordutegiak honakoak izango dira: astelehenetik igandera 8:30etik 14:30era eta 14:30etik 20:30era.

  • Eskaera formala egin behar da telefonoz edo e-mailez (HAZ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., 943 741050). 

 

Aita Agirre kulturguneko Ikasketa Gela erabilgarri dago astearte honetatik aurrera, uztailak 13. Udalak, prebentzio eta segurtasun neurrien berme oro betez zabaldu du. 

 

Ikasketa Gelaren aforoa 6 lagunekoa da une honetan. Gela erabiltzeko beharrezkoa da 18 urte edo gehiago izatea eta liburutegira sartzeko txartelaren titularra izatea.

Eskaera formala egin behar da telefonoz edo e-mailez (HAZ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., 943 741050). Ikasketa Gela estreinakoz eskatzen denean, horretarako prestatuta dagoen eskaera bete beharko da, modu telematikoan, www.elgoibar.eus-en.  

Gela erabiltzeko ordutegiak honakoak izango dira: astelehenetik igandera 8:30etik 14:30era eta 14:30etik 20:30era.

Ikasketa Gelako G txartela

Ikasketa Gelako G txartelaren alta tramitatzeko eskaera orri bat bete beharko da, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Elgoibarko Udalaren webgunean eskura egongo dena. 

Txartela pertsonala eta besterenezina da, inork ezin du erabili titularrak izan ezik. Inor ezin da sartu, txartelik ez badu. Txartela dohainik eskuratu ahal izango da.