Kultur-agendaren azala

  • Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua. Zine Forumak, Googaz 3.0 ekimenak, edota ‘Etorkizuna Irudikatzeko fabulak’ osatuko dute aste honetako agenda. 

 

Kulturak ez du etenik. Aste honetan ere, ekitaldi sorta ederra izango dute aukeran elgoibartarrek. 

 

Asteazken honetan, ekainak 9, Jone Arriola elgoibartarraren Larrugorritan telesailaren aurkezpena egingo da (teaserra + mahaingurua protagonistekin) 19:00etan, Herriko Antzokian. Sarrerak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edota egunean bertan Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira. 

Ostiralean izango da hurrengo hitzordua, ekainak 11, zinemarekin. Zine Forumean, ‘The Hale’ filma izango dute hizpide, Loredi Salegirekin. 19:00etan izango da Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Haizeak antolatu du. 

Egun berean, arratsaldeko 19:00etan, I. Bereziartua Musika Eskolako ikasleek rock kontzertua emango dute Maalako parkean. 

Bestalde, larunbatean, hilak 12, Googaz 3.0 ekimenaren Gipuzkoako Kopa jokatuko da Elgoibarren. Udalerri bakoitzeko gazteen ordezkari-taldeak proiektuak garatu beharko ditu, herriko merkataritzaren esparruan herri bakoitzaren inguruan dauden erronkei modu burutsuan irtenbidea emateko. Kalegoen plazan dute hitzordua 10:00etan. 

Ekainaren 16an ‘Etorkizuna irudikatzeko fabulak’ irakurraldi musikatuek hartuko dute lekukoa: KINTSUGI, Arkaitz Cano eta Maite Larbururekin, 19:00etan, Kultur Etxeko sotoan. 

Pandemiaren ondorioz, edozein unetan ordutegiak alda daitezke, baita jardueraren bat eten ere. Halakorik balego, Udalaren webgunean jarriko da abisua. 

KZ gunearen doako ikastaroak

  • 1tik 10era, eman lehenengo pausoak Gimp bidezko argazki ukituan. 18:00etatik 20:00etara. 

  • 4tik 17ra, oinarrizko Interneta. Ikasi nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen. 09:00etatik 11:00etara. 

Informazio gehiago aurrez aurre KZgunean (derrigorrezkoa 943023640 telefonoan hitzordua hartzea), telefonoz 943023640 telefonoan edo webgunean (www.kzgunea.eus).