bizilabe1

  • 10-14 urte bitarteko neska-mutilek ikasturtean zehar egindako proiektuak erakutsi dituzte: arduino plakak erabiliz atea zabaltzen duen garajea, itsasontziak, pianoak... Bertaratutako guraso eta lagunek arretaz entzun dituzte euren azalpenak. 

Udalak eta Elhuyarrek bultzatutako Bizilabe Elgoibar proiektuan 2020-2021 ikasturtean landu dituzten proiektuak erakutsi dizkiete ikasleek guraso eta lagunei. Udaleko ordezkariak eta Danobatgroup-eko presidentea ere bertan izan dira. 

Bizilabe 2020-2021 ikasturte amaierako ekitaldia egin da Elgoibarko Aita Agirre kulturguneko erakusketa aretoan. Ekitaldiari hasiera emateko, Oihane Brauerrek, Bizilabeko arduradunak, ikasturtean egin dutenaren berri eman die bertaratuei. Ostean, 10-14 urte bitarteko neska-mutilek ikasturtean zehar egindako proiektuak erakutsi dituzte: arduino plakak erabiliz atea zabaltzen duen garajea, itsasontziak, pianoak, ... Bertaratutako guraso eta lagunek arretaz entzun dituzte euren azalpenak. 

Guraso eta lagunak ez ezik, Ane Beitia, Elgoibarko alkatea; Atsegin Uzuriaga, Ekonomia Sustapeneko zinegotzia; eta, Cesar Arriola, Danobateko presidentea ere bertan izan dira.

Argazki-galeria: https://www.flickr.com/photos/elhuyarfundazioa/albums/72157719311683946