ludotekaxiastenagusia

  • Aipatu lehiaketa HH5-LH6 bitarteko haurrei zuzenduta dago eta estilo libreko kartel bat sortu ahal izango dute “Ludotekako XI. Aste Nagusia” esaldiarekin.

  • Lanak aurkezteko epea zabalik dago jada maiatzaren 5a bitartean eta irabazleak Pitxintxun erabiltzeko 100€ko bonua jasoko du eta bere kartela Aste Nagusiko egitaraua zabaltzeko erabiliko da.

 

Urtero bezala, Elgoibarko ludotekak Aste Nagusia iragartzeko kartel lehiaketa jarri du abian HH5 eta LH6 bitarteko haurrei zuzenduta.

 

Lehiaketa apirilaren 26tik maiatzaren 5a bitartean egingo da eta denbora tarte horretan, parte hartu nahi duten haurrek gaiari loturiko estilo libreko kartel bat osatu eta aurkeztu ahal izango dute, betiere “Ludotekako XI. Aste Nagusia” esaldiarekin.

Haur bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, aipatu bezala, maiatzaren 5erako, eta bi bide izango ditu horretarako: digitalean batetik, png formatuan, eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita edota presentzialki bestetik, ludotekan bertan, apirilaren 28, 29 eta 30ean, arratsaldeko 16:00-18:00 bitartean. Bi kasuetan, egilearen izen abizenak, telefono zenbakia eta ikas-maila adierazi beharko dira.

Sariduna, halaber, maiatzaren 7an iragarriko da udal webgunean, ludotekako Instagramean eta Ludotekan bertan. Kartela baloratu eta sariduna aukeratzeko orduan, kontuan hartuko dira kartelaren sormena eta originaltasuna. Horrela, irabazleak, Pitxintxun erabiltzeko 100€ko bonua jasoko du eta horrez gain, bere irudia erabiliko da Aste Nagusiko programa iragartz Leer más eko.