buruhandiak eta erraldoiak Errosario kalean

  • Dirulaguntza hori udalerriko irabazi asmorik gabeko kultur-talde eta elkarteei zuzenduta dago eta helburu du kultur eragile zein taldeen lanari dagokion balioa eman, babestu eta indartzen jarraitzea, kulturak Elgoibarren bizirik jarrai dezan.

  • Era berean, Udalak dirulaguntza izendunak emango dizkie tokiko hainbat erakunde eta eragileri, hala nola herriko ikastetxeak, EMUDAFE Musika eta Dantza Federazioari, Musika Eskolari, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa Fundazioari…

Elgoibarko kultur taldeen jarduna balioan jarri eta momentuko egoera zail honen aurrean horien lanari bultzada ematen jarraitze aldera, Elgoibarko Udalak argitaratu berri ditu herriko kultur talde eta eragileei zuzenduriko 2021erako dirulaguntzak.

Izan ere, pandemiak eragin zuzen eta negatiboa izan du kultur sektorearengan, baita, noski, kultur talde eta eragileen lanarengan ere. Elgoibarko Udalak, baina, kulturarekiko apustu irmoa egiten du eta garai gogor hauetan, inoiz baino gehiago, herriko kultur talde eta eragileen bidelagun izan nahi du, horien lana babestuz eta beren jarduera garatzen jarraitu dezaten laguntza eskainiz, modu horretara, kulturak Elgoibarren bizirik jarrai dezan.

Gauzak horrela, Udalak 30.000€ bideratuko ditu herriko kultur talde eta elkarteetara, 2021ean zehar egingo dituzten kultur programa eta jarduerak diruz laguntzeko.

Talde edota elkarte interesdunek udalaren webguneko zerbitzu telematikoen bitartez aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza eskabideak.

Horretarako, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
• Dirulaguntza eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta eta erakunde eskatzailea ordezkatzeko lege ahalmena edo eskubidea duenak sinatuta. Horrekin batera, beharrezkoa da dirulaguntza eskaeran aipatzen den proiektuaren deskribapena eta sarreren eta gastuen aurrekontua aurkeztea, beste erakunde pribatu edo publiko batzuetatik jasotako ekarpenak zehaztuta.
• Eskaera pertsona fisiko baten ziurtagiri elektroniko baten bidez egiten bada, pertsona horren ordezkagarritasuna adierazten duen ziurtagiria.
• Dirulaguntza eskatu duen elkartearen IFZ/IFK.
• Erantzukizun zibileko aseguru polizaren eta ordainagiriaren kopia.

Informazio gehiago

2021erako izendun dirulaguntzak

Kultur sektoreari bideratutako dirulaguntzekin batera, 2021ean Elgoibarko Udalak dirulaguntza izendun hauek emango ditu:
• Elgoibarko Herri Eskola: 27.232,25 euro
• IMH Makina Erreminta arloko prestakuntza teknikorako Fundazioa: 63.546,94 euro
• EPA Eibar HHI: 900,00 euro
• Elgoibar Ikastola: 47.120,68 euro
• Elgoibarko Meka: 10.365,63 euro
• Elgoibar BHI Institutua: 18.592,29 euro
• EMUDAFE musika eta dantza federazioa: 174.105,8 euro
• Inazio Bereziartua Musika Eskola: 451.900 euro
• Elgoibarko Erreminta Makina Erremintaren Museoaren fundazioa: 20.000 euro
• Soraluzeko Udala (Dolmenen ibilbidea): 7.000 euro