Elgoibarklik

  • Apirilaren 12, 13, 19, 20, 21 eta 26an izango dira, sektore eta herritarrentzako era bereizian. Aurrez izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen.

  • ElgoibarKlik plataforma Instagram eta Facebooken @ElgoibarKlik izenpean jarrai dezakete erabiltzaile zein interesdunek. Bertan plataformara atxikitako saltokien informazioa eta herritarren intereseko edukiak kontsulta daitezke.

 

Elgoibarko Udalak, Txantxakua merkatari elkarteekin elkarlanean bultzatutako Elgoibarklik herriko establezimenduen online erakusleihoa gorpuzten ari da.

 

2020an www.elgoibarKlik.eus online plataforma artikulatu ondoren, udalerriko 100 establezimendu baino gehiagoren eskaintza eta zerbitzuak erakusten ditu jada. Horietako batzuetan on line erosteko aukera ematen du ere.

Eskaintza osatzen eta ezagutarazten jarraitzeko asmoarekin, formakuntza saioak antolatu dira establezimenduetako profesionalentzako zein herritarrentzako.

Elgoibarklik ikastaroak merkatari eta zerbitzuentzat: ‘Plataforma hobeto erabiltzen eta ematen dizkizuen aukera guztiak baliatzen erakutsiko dizuegu’.

  • Apirilak 12 eta 19. Ordubeteko ikastaroa 15:00etatik 16:00etara AITA AGIRREko Areto Nagusian Elgoibarkliken izena emanda dauden merkatari eta zerbitzuentzat. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikmerkatarientzat. Antolatzailea: Txankakua Elkartea eta Sustapen Ekonomikoko saila.

Elgoibarklik ikastaroak ostalarientzat: ‘Plataforma hobeto erabiltzen eta ematen dizkizuen aukera guztiak baliatzen erakutsiko dizuegu’.

  • Apirilak 26. Ordubeteko ikastaroa, 9:00etatik 10:00etara, AITA AGIRREko Areto Nagusian Elgoibarkliken izena emanda dauden ostalarientzat. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikostalarientzat. Antolatzailea: Txankakua Elkartea eta Sustapen Ekonomikoko saila.

Herritarrei zuzenduriko ikastaroak: “Zure etxetik Elgoibarko merkataritzako, zerbitzuetako eta ostalaritzako establezimenduetan erosten erakutsiko dizugu, erosotasun eta konfiantza handiagoarekin”.

  • Apirilak 13 eta 20: Ordubeteko ikastaroa 11:30etik 12:30era AITA AGIRREKO Areto Nagusian adin guztietarako. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikherritarrentzat. Antolatzailea: Txankakua Elkartea eta Elgoibarko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Saila. Laguntzailea: Kzgunea.

  • Apirilak 21. Ordubeteko ikastaroa 19:00etatik 20:00etara AITA AGIRREKO Areto Nagusian adin guztietarako. Derrigorrezkoa da mugikorra eramatea. Pandemia dela eta aforoa kontrolatuta dago, beraz, izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarklikherritarrentzat. Antolatzailea: Txankakua Elkartea eta Sustapen Ekonomikoko Saila. Laguntzailea: Kzgunea.

Informazio gehiago jasotzeko, edo zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan Txankakua Elkartearekin: 943 74 73 01. E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Ostalaria, merkataria edo zerbitzua bada eta Elgoibarkliken izena eman ez badu, aukera irekita dago. Horretarako, Txankakua Elkartearekin harremanetan jarri behar da: 943 74 73 01. E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

@ElgoibarKlik, instagram zein facebooken

2021ean, plataforma zabaltzeko eta komunikatzeko urratsa jorratzen dihardute sustatzaileak. Horretarako, Ekintza Plana diseinatu da, Elgoibarko bizilagunen eta establezimenduen artean Elgoibarklik.eus Plataforma sustatzeko eta zabaltzeko helburu nagusiarekin.

Jada abian dira sare sozialetako ElgoibarKlik plataformaren profilak. Instagram eta Facebooken @ElgoibarKlik izenpean jarrai dezakete erabiltzaile zein interesdunek. Bertan plataformara atxikitako saltokien informazioa eta herritarren intereseko edukiak kontsulta daitezke.

Udalak, guztira, 59.000 euroko inbertsioa burutu du 2020 eta 2021ean.

Helburu nagusi horrekin batera, bigarren mailako beste helburu batzuk ezarri dira ere, tartean: Elgoibarko herritarren artean plataformaren erabilera sustatzea; horretarako, hainbat ekintza egingo dira. Eta, baita, Elgoibarklik.eus ez diren establezimenduen artean plataforman parte hartzeko interesa sustatzea.

Ane Beitia alkateak nabarmendu du oso erreminta baliotsua dela ElgoibarKlik bertako komertzioarentzat zein herritarrentzat: “erakusleiho bat, aukera berri bat, gure merkataritza eta ostalaritzak online bidea baliatzeko. Baita herritarrek gure ehun ekonomikoa ezagutzeko ere. Harremana estutzekoa, eta herritarrei bertako produktua eta komertzioa era zuzenean erakustekoa, bertako kontsumoa bultzatuz, herrian bertan aberastasun ekonomikoa sortuz”.