Sauna lehorra

  •  Honela, astearte eta ostegunetan ere goizez irekiko dira Olaizaga Kiroldegiko saunak. Orain arte asteko bi egun horietan saunak arratsaldez irekitzen ziren eta gainontzeko egunetan goiz eta arratsaldez.

  • Abonatuen artean saunek izan duten harrera ona eta eskaera handia izan dira zabalpenaren arrazoiak.

  • Abonatuek erreserba on line egin dezakete www.elgoibar.eus helbidean baina baita ere telefonoz eta Olaizaga kiroldegiko Harreran.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, datorren otsailaren 16tik aurrera, astearte eta ostegunetan ere goizez irekiko dira Olaizaga Kiroldegiko saunak. Orain arte asteko bi egun horietan saunak arratsaldez irekitzen ziren eta gainontzeko egunetan goiz eta arratsaldez, baina azken hilabete hauetan, abenduan berriro ireki zirenetik, abonatuen artean saunek izan duten harrera ona eta eskaera handia dagoela kontutan izanik ordutegia zabaltzea erabaki du Udal Kirol Patronatuak.

Kontutan izan behar da segurtasun neurriak ziurtatzeko, erabilera bakarkakoa, familiakoa edo bizikidetza unitatekoa dela, ordu bat eta erdiko iraupenekoa. Sauna hezea oraindik ez dago erabilgarri.

Abonatuek erreserba on line egin dezakete www.elgoibar.eus helbidean baina baita ere telefonoz eta Olaizaga kiroldegiko Harreran.

Saunen ordutegia honakoa da:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-21:00

  • Larunbatak: 9:00-12:00 eta 15:00-19:30

  • Igande eta jai egunak: 9:00-13:30