“Karakoleko” zubia
“Karakoleko” zubia
“Karakoleko” zubia
  • Pasabidea birgaitzeko lanak amaituta, gaur arratsaldean zabalduko da San Roke auzorako irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin eraberritu den “Karakoleko” zubia.

Gaur, otsailak 5, zabalduko da berriro ere “Karakoleko” zubia, eraberritze lanak amaitu ostean. Lanen helburua izan da hondatutako materialak eta akaberak konpontzea, eta indarrean dagoen araudia behar bezala betetzeko behar diren elementuak ordeztea.

San Roke auzoaren irisgarritasuna hobetzea du helburu “Karakoleko” pasabideak, herritarren mugikortasuna errazteko. Lanek hiru hilabeteko iraupena izan dute eta guztira 105.377 euro (BEZ barne) bideratu ditu Elgoibarko Udalak proiektu honetara.