Elgoibar neurri berriak 3 2 21

  • Kultur Etxeko eta Aita Agirre kulturguneko gune ireki eta partekatuak itxiko dira. Baita Ludoteka eta Gaztelekua ere eta berez garbitzen ez diren komun publikoak. Liburutegiak, Udal Euskaltegiak eta KZ Guneak zerbitzua eskaintzen jarraituko dute.

  • Bertan behera geldituko dira kultur eta bestelako ekitaldiak, Herriko Antzokikoak eta kirol instalazioetakoak izan ezik.

Hori horrela, gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztu eta jende pilaketak ekiditeko deia egin du alkateak: “elgoibartarren konpromiso osoa eta ardura ezinbesteko zaigu, guztiok batera, birusari aurre egiteko”.

Bide horretan, hainbat eraikin eta zerbitzu mugatzea erabaki du Udalak:

  • Kultur Etxeko eta Aita Agirre kulturguneko gune ireki eta partekatuak itxiko dira.

  • Ludoteka eta Gaztelekua itxiko dira.

  • Itxi egingo dira komun publikoak, berez garbitzen ez direnak.

  • Liburutegiak, Udal Euskaltegiak eta KZ Guneak zerbitzua eskaintzen jarraituko dute baina segurtasun protokoloak indartuta.

Ekitaldiei dagokienean:

  • Bertan behera geldituko dira, otsailaren 3tik aurrera eta erabaki berri bat hartu artean, Elgoibarko Udalak programatuak zituen kultur eta bestelako ekitaldiak, Herriko Antzokikoak eta kirol instalazioetakoak izan ezik, non zerbitzua eskaintzen jarraituko den segurtasun protokoloak indartuta.

Ane Beitia, alkatea: “herritarrei lasaitasunerako deia egiten diet, eta bidenabar, eskatzen diet zentzuz jokatu eta osasun agintarien gomendioak bete ditzatela. Egun horietan izango dugun jokabideak eragina izango du pandemiak Elgoibarren duen bilakaeran. Beraz, zaindu gaitezen”.